Azalekoa | 2017ko Irailaren 21a

Igandean kabalkada-toberak Bidarrain

P.J.

Joan den igande goizeko errepikaldi orokorrean
Joan%20den%20igande%20goizeko%20errepikaldi%20orokorrean

Bidarraiko plaza bizkar horretan bazterrak irakitan dira egun hautan. Igande honetan (irailaren 24an) eta ondokoan (urriaren 1ean) beharrak diren kabalkada-toberak ari dira jo eta ke prestatzen.

Bidarraiko plaza bizkar horretan bazterrak irakitan dira egun hautan. Igande honetan (irailaren 24an) eta ondokoan (urriaren 1ean) beharrak diren kabalkada-toberak ari dira jo eta ke prestatzen. Lehen egun handia hurbiltzearekin, halako urduritasun batek harturik. Alabaina, ez da gertakari ttipia kabalkada-tobera batzuen antolatzea, behar da nahikari eta kemen. Eta desaÀ¯'¬'o horri hortzez eta haginez lotu da tokiko Otxaldetarrak elkartea.

Herritarrak elkartzen dituen proiektua

Duela bi urte eta erdi nonbait han erabaki zuen Otxaldetarrak elkarteak kabalkada-toberen proiektua bideratzea. Badu dozena bat urte elkarte hori ari dela bere herrian euskal kultura eta hizkuntzaren zerbitzuko lanetan, herritarren arteko harremanak indartu nahiz, belaunaldien arteko trukaketak sustatuz, ohidurak biziaraziz. Joanes Otxalde herritar bertsolari handiaren omenari leial egonez. Eta zer hobeki kabalkada-tobera batzuen antolatzea baino herritarrak elkarren artean federatzeko? 2002an jadanik egin zen kabalkada bat baina toberarik gabe. Denboran urrun joan behar da tobera batzuk aurkitzeko Bidarrain. 1946an izan zen kabalkada ospetsu bat baina "etxe sartze" moduan antolatua. 1923an haatik izan ziren egiazko toberak, fama gaitza bildu omen zutenak, Xabier Itzaina ikerleak dioenaz. Eta hara, beraz, kasik mende bat berantago tobera berri batzuen mentura badugula Bidarrain.

Ikusgarri koloretsu eta umoretsua

Herritar multzo handia gogotik lotu da lanari. Herrian berean ez balin bada ere talde berezirik dantza, antzerki eta musikan, batzuk eta bertzeak menturatu dira urrats egitera nor bere sailean. Ehun eta hamar lagun inguru ikusiko ditugu plaza gainean, gutiz gehienak herritarrak, 16 urtetik 78 urterainokoak. 65 dantzari, erroak herrian dauzkan Bixente Ciaurriz gazteak, Zarena Zarelako konpainiako dantzari talentutsuak gidaturik. Kadrilleak, Euskaldunak Sorginak, Gabota, Fandango sorkuntza bat eta bertzerik ere, izanen da grazia eta kolore. 19 antzerkilari eta zirtzil, Kattalin Sallaberry eta Peio Jorajuriak idatzitako testutik ari direnak, Jokin Irungaray itsasuar artistak kudeaturik. Ez ditugu hemen tobera horien gaiak salatuko, beti bezala ximiko batzuk dira batzuk eta bertzeri banatuko, min gaiztorik egin gabe haatik eta irriaren sustatzaile.

Hor ere Bestaberriko Zapur, Galtzaundi eta Oilar; zaldi karrosa eta 6 zaldun; 4 makilari gazte; 11 musikari, herrikoak ez aski izanki, auzo herrietako batzuez osaturik; 4 bertsolari, Gillen Hiribarren eta Patxi Iriart lehen emanaldian, Battitt Crouspeyre eta Odei Barroso bigarrenean. Errepika orokorrak ikusi baititut, azkenik joan den igandean berean, derauzuet badela zinez talentu! Ez da beraz dudarik jendeak atsegin hartuko duela. Eta hau ere erran dezagun: dozena bat herritar emazte zein kartsuki ari izan den dendari lanetan, jantzi koloretsuen moldatzen! Eskertuak izan ditela.

Bi emanaldi

Antolatzaileei emanaldi bakar batekin gelditzea xuhur aire zela iduritzen baitzitzaien, bi emanaldi izanen dira, biak igande arratsaldez (15:30): lehena irailaren 24an, bigarrena urriaren 1ean, aro onaren menturan, soinuaren ardura Nif xiberotarrak bere gain harturik. Sartzea 12 euro gostako da (urririk 12 urte arte). 1.200 toki izanen dira emanaldi bakoitzeko. Haatik, auzo herrietan azken urtetan egin diren kabalkada-toberetan ikusi den bezala (Makean, Lekornen, Itsasun, Irisarrin, Luhuson, Heletan, Saran, Urruñan), badakigu tokiak tanpez bete laitezkeela, aroa alde balin bada segurik. Gisa horretan hobe tokiak aitzinetik segurtatzea (Elkar Baiona, Xuriatea Hazparne, Xingola Kanbo, Pleka trinketa Sara, Kafe Ttipia Donibane Garazi, eta bistan da Bidarrain berean ere, Vival epizerian, Barberaenea edo Noblianea ostatuetan). Bistan da, tokian berean ere izanen dira txartelak salgai. Ikusgarria tenorez hasiko da, parte hartzaile guzien desÀ¯'¬'learekin eta guti gora-behera bi oren eta erdi iraunen du. Ondotik izanen da talo (EHZ elkartearen faboretan) eta ostatu, bai eta dantza jauziak Ezpeletako txarangarekin. Ongi etorri Bidarraira!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016