Herriz Herri - Aldude (NB) | 2017ko Irailaren 21a
Aldudeko kermeza
Joan den astean aipatu bezala, heldu den igandean Mendi Alde eskolako kermeza dugu.
Joan den astean aipatu bezala, heldu den igandean Mendi Alde eskolako kermeza dugu. Eguna 10ak À‚'½tako mezarekin abiatuko da. Hor ditugu urteetan zuhurki bezain xumeki gain herri hauetako elizkizun guziak harmoniumarekin lagundu dituzten Angèle, Monik, Marie-Michelle eta Bernadette eskertuko. Herritar edo herritik urrunduak, denek zor diegu ororen esker onak. Eguerditan bazkaria: tripa salda edo salda, ardiki tripota edo xingar eta meloin, ardi azpikia ilarrekin, gasna, bixkotx, arno, kafe eta ondokoa, denak 23€tan. Arratsaldeko 4ak 1/2tan, Sanoki gelan, Pantzo Hirigarairen antzerki bat: "Domingo Ibarbururen Testamendua", Larrazkeneko Loreak taldeak emanik. Ongi etorri guzieri.










