Egun eta bihar | 2017ko Irailaren 21a

Egun eta Bihar

J-B D.

Nagusi-langileen arteko harremanak poliki kanbiatzen ahal dituen legegaiaren kontrako manifestaldi frango izan da joan den egunean. Orotarat lau ehun bat Frantzian gaindi.

Ainitz ala gutixko?

Nagusi-langileen arteko harremanak poliki kanbiatzen ahal dituen legegaiaren kontrako manifestaldi frango izan da joan den egunean. Orotarat lau ehun bat Frantzian gaindi. Han-hemenka zonbait kataska minbera ere ba. Eta nolako parte hartzea denen buru? Gobernuko zerbitzuek diotenaz, 223.000 lagun nunbait han, CGT sindikataren arabera 400.000. Artetik erraiteko, ainitz gauza behar dela kanbiatu, betiko usaia txar hori ez da haatik galtzen! Itxura guzien arabera, parte hartzearen xifreak batzuk airoski emendatzen duzkete eta beste batzuk berdin airoski apaltzen! Denek ere ikasi behar lukete xintxokixago jokatzen. Horiek hola, zer erraiten ahal da? Denen buru, parte hartze handia izan dea ala murritza? Hortaz badira arras ikusmolde desberdinak. Egia da iaz gisa berean izan ziren manifestaldietan baino jende gutiago ikusi dela joan den egunean. Lekuka segurik ibilaldi horiek ukan dute halere arrakasta gaitza. Nola aste huntan beste manifestaldi batzu beharrak diren, arrangura berak gogoan, gauden beha nola itzulikatuko diren. Bereziki Parisen larunbatean egitekoa den hori, Jean-Luc Mélenchon eta hunen lagunak denen aitzinean...

Kukurruku!

Hego-Ameriketako Lima hirian joan den egunean egin den bilkura batean erabaki da beraz 2024ko Olinpiko-Jokoak Parisen eginen direla. Egia erran, berri horrek ez du berenaz deus harrigarririk, afera horren harat-hunata duela zonbait hilabete ja trenkatua-eta! Denbora batez bospasei hiri baziren joko horiek muntatu nahiz plantatuak. Biga geldituak buruz-buru nolazpait, bestek gibelerat eginik. Bi horiek, Paris beraz eta Kaliforniako Los Angeles. Biak xarmanki akomeatuak azkenean Parisek ukaiteko Olinpiko-Jokoak 2024an eta Los Angelesek handik lau urteren buruan. Antolatzaileak ados. Limako bilkuran hori dute oÀ¯'¬'zialki À¯'¬'nkatu. Uste-gabeko gauza izanen zen, eta ez entraalekoa, beste biderik hartu balute! Hots, zer da gisa hortan hedatu den berria? Denek aspaldian baginakien berri bat! Hautatu bi hirien auzapezak han baitziren, biak loriatuak segur bainan doi bat harrituarena eginez halere, biziki untsa bazakitelarik gauzak hola iraganen zirela ez zirelakotz bestela iragaiten ahal! Dena den, zazpi urte badira Olinpiko-Jokoak untsa prestatzeko. Ohore handia dela Parisentzat, karga handia ere da nahitez. Haste hartan, Anne Hidalgo Pariseko auzapeza ez zen bera ere hain bero. Bainan gero eta beroago haatik eta azkenean xoratua! Olinpiko-Jokoak gostako dira sei edo zazpi miliar euro, ez baita bost soseko bat! Ondorio onak ere araberan ukanen dituztela, hori dute segurtatzen hor gaindi... Obra handiak behar dira akulatu bistan da, nahiz muntadura frango badiren jadanik prest direnak, freskaldi bat goiti-beheiti. Eta diote muntadura berriak baliatzen ahalko direla gisa bat edo beste Olinpiko-Jokoen ondotik ere, gisa hartarat eginen direlakotz... Anartean, kukurruku eta kukurruku bada espantu frango, Emmanuel Macron presidenta ere biziki harro!

Miarritze partzuer?

Parisek ardietsi ditu Olinpiko-Jokoak bainan ez dira lehiaketa guziak Parisen eginen. Paris inguruko hiri zonbait ere partzuer alabainan. Parisetik aise urrunago diren beste batzu ere ba funtsean. Hala nola oraiko ustez segurik futbol partida asko bospasei hiritan jokatuko diren, Bordele eta Tolosa horietan barne. Eta surf lehiaketak nun eginen diren? Ez Parisen, han ez baita itsasorik... Miarritzek nahi luzke bereganatu. Landesetako herri batzuk ere begistatzen dituzte. Bordele aldean, Lacanau herriak ere ba. Bestalde, Paris aldean, kirolariak nun biziko dira bizpahiru astez? Herrixka bat eraikiko da heientzat Saint-Denis hirian. Diote, lehen estimu bati À¯'¬'datuz, 17.000 kirolari balitazkeela orotarat. Berriketarientzat ere beste herrixka bat muntatzekoa dute Dugny hirian, ja aipatu Saint-Denis hortarik han berean...
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016