Herriz Herri - Sara (L) | 2017ko Irailaren 21a

Bestak

Ganex

Asteartearekin Mutxikoak eta Koloka taldearekin dantzaldia, jendalde ederra izan da, kalme-kalmea, partikulazki gazte horiek.

Asteartearekin Mutxikoak eta Koloka taldearekin dantzaldia, jendalde ederra izan da, kalme-kalmea, partikulazki gazte horiek. Asteazken goizean azienden primetan izan da jende, arratsaldean pilota eta kantaldian ere eta arratsarekin hor bazen ainitz jende, partikulazki su zirien ikusteko. Horra, aurtengoak ere joan dira, denbora txarrarekin eta ere istripu izigarri hura, orduan bakotxak berea gogoan kalme-kalmeak izan dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Sara (L) | 2017/09/21

Pilota

Ganex

Asteazkeneko esku pilotako À¯'¬' nala, Endara eta Arbeletche, eta irabazleak, gorriz, Bonetbeltx eta Elissalde
Asteazkeneko%20esku%20pilotako%20A%20nala_%20Endara%20eta%20Arbeletche_%20eta%20irabazleak_%20gorriz_%20Bonetbeltx%20eta%20Elissalde

Besta igandeko eta asteleheneko luzeko partidak ezeztatuak izan dira euriarengatik.

Irakurri segida

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016