Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2017ko Irailaren 21a

Klasa 47ren biltzea

Urriaren 8an aurten 70 urte betetzen dituzten uztariztarrek ukanen dute egun berezia, parada ona izan daitekela elgar ezagutzeko, oroitzapenak aipatzeko eta ere adin bereko bizi hau utzi dutenetaz oroitzeko.

Urriaren 8an aurten 70 urte betetzen dituzten uztariztarrek ukanen dute egun berezia, parada ona izan daitekela elgar ezagutzeko, oroitzapenak aipatzeko eta ere adin bereko bizi hau utzi dutenetaz oroitzeko. Eguna hasiko da 10:30etan meza batekin hilen xedetarat Jondoni Bixintxo elizan; 12:00etan zintzur bustitze eta bazkaria Jean François Heutyren bordan (Zuraideko bidean). Bazkaria 30 eurotan À¯'¬'nkatua da. Izenak eman berantenaz irailaren 25eko hiru presuna hauetarik bati: Miguel Haran tel:06 08 64 00 88; Yves Vanderschmitt tel: 06 13 36 02 30; Edmond Etcheverry tel: 05 59 93 01 89. Anaitasunezko eta giro oneko egun bat izan dadila.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016