Kostaldean | 2017ko Irailaren 21a
Ondarea gogoan
Ondarearen egunak aroak ez ditu hanbat lagundu, bereziki larunbatean.
Ondarearen egunak aroak ez ditu hanbat lagundu, bereziki larunbatean. Segur, hitzordu frango bazen aterbean, bainan jende gutiago ateratzen da horietarat ere eguraldi euritsua delarik, eta gainerat Omiasaindu irian bezen freskoa! Oro har halere, izan da hein bat mugimendu. Donibane Lohizuneko portuan, Itsas-Begia han zen erne, argitasun frango emanez deraman sail baliosaz, ondarea gogoan akulatzen duena preseski. Han ere Itsas-Arima elkartea it sas-abereetaz arrangura handia baduena, zernahi xehetasun e manez gure Kostalderat jiten edo hurbiltzen bederen ziren eta diren balea eta izurdeetaz. Orai, balearik ez da gehiago ikusten bainan noiz nahi, gutien ustean, izurdeak ba haatik. Bisitaldiek ukan dute hein bat arrakasta. Dela Ziburuko etxe batzuk, dela Donibaneko elizak eta Lohobiageneak. Bordagaineko dorrean, bazen erakusketa berezi bat, gaia ere zinez berezia hain xuxen, 14ko gerlaren denbora hartan nolako ogia jaten zen, garia arrunt xuhur zelarik. Toki berean, Jakintza elkarteak aurkeztu du oraintxe atera duen liburua, 14ko gerla denboran bizia nola iragan zen Euskal-Herrian. Liburu aberatsa eta frango nasaia (230 orrialde). Ondarearen egun horiekin batean bazen Donibanen Bizi Ona merkatua, zernahi gauza on ba jastatzeko. Eta salgai bistan da. Gure eskualdeko ekoizpen hoberenetarik. Hor ere jende gehiago izanen zen aro hobearekin. Bestalde oraino, eta beti Donibanen, portuko erretegian, bazen, Pariés etxeak muntatua, euskal-bixkotx egileen arteko lehiaketa bat,Panpi Laduche
denen akulatzaile bere betiko talendu nasaiarekin...









