Herriz Herri - Behorlegi (NB) | 2017ko Irailaren 21a

Intxauzpean, baratze eta fruitu arbola landaketen bisita gidatua

Buruilaren 24an, igandez (9:30), baratze eta fruitu arbola landaketen bisita gidatua iraganen da Intxauzpean, Donazaharreko eta Hergaraiko herritarrentzat berezikiago idekia.

Buruilaren 24an, igandez (9:30), baratze eta fruitu arbola landaketen bisita gidatua iraganen da Intxauzpean, Donazaharreko eta Hergaraiko herritarrentzat berezikiago idekia.

Bisitaren mamia: Fruitu arbolen bioaniztasuna: espezie ainitz eta bakoitzaren barietate ainitz. Barazki ezezagunak: ilar leka iraunkor biziki haundia, ilar-patata, ignam, taro, iakon, oka, tipul rokanbol, metro bateko leka, kiwano. Barazki ahantziak: krosn, skorsonero, salsiÀ¯'¬', kardo. Bitxikeriak: kurkuma, gingenbrea, irrisa, kakaueteak, pekan ondoa, patata gozoak. Horiek denak Behorlegin hazten dira! Baita ere: euskal oilo arraza, antzarak, ahateak, erleak.

Ezagutzen trukaketa: bareen kontrola, landaketen errotazioa, ongarri berdeak, oihan-baratzea, permakultura, hazien autoekoizpena, barazki iraunkorrak, negutegirik gabeko neguko barazkiak. Bisitaren ondotik eleketan segitzeko, bakotxak ekarritako janaria partekatuz elgarrekin bazkalduko dugu. Xauri memento goxo baten pasatzera! Eguraldia biziki txarra balitz, bisita urriaren 7ra (larunbata, 16:00) gibelatuko ginuke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016