Gure Hitza | 2017ko Irailaren 21a

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre ikaragarria izan laitekeela gure ingurumenarentzat. Badira adibideak Ariège, Aude, Creuse eta Mayenneko departamenduetan, Bretainian barna ere. "Zer? Gure lurra zangoz gora ezarri urre pikor malerus batzuentzat? Holakorik ez!" zaidan erraiten aitzin horretan, asaldatua, hunkiak laitezkeen herri horietako biztanle batek. "Denik ere ene pentzean tona bat urre balitz, eta erdia enetako, orduan paso!" Atx! Hala balitz ere ez genituzke egitera utzi behar. Eremu horretako jendetza guzia kasik aho batez kontra jarria da, hautetsi, ekonomia kargudun eta beste, zeren bestenaz akabo tokiko egiazko urrea, biper, gerezi, gasna eta gainerateko guzia, eta horiekin hain preziosoak ditugun ura eta lurra.

Jendea erresistentzian sartua da. Joan den astean, Bizi mugimenduko 17 militante, Florence Aniotz senpertarra buru, Christian Vallier Sudmineko nagusiaren etxe aitzinera joan dira, Seichebrières herrira (Loiret), eta han pala mekanika ezarri, militanteak pala eta aitzurrak eskuetan, lur miaketak egiten balituzte bezala. Etxe aitzinean eta herri osoan banderolak eta paperak dituzte zabaldu: "Urre meategirik ez Euskal Herrian! Ama lurra ez hunki!". Ekitaldi baketsua, hango jendeak arras ongi hartu omen duena, hemengo altxorrak À¢'€'" gasna, erreximenta, euskal txerriki, sagar jus, garagardo bio eta beste À¢'€'" banatzen zizkietela ere, erakutsi nahiz lurpeko urrea baino baliosagorik badela. Oihu samin hori adi bezate Vallier jaunak eta frantses gobernuak. Adi bezate ere joan den larunbat arratsaldean Baionako karriketan ibili diren bi mila eta bost ehun manifestarien oihua: "Ama lurra gure altxorra da, ez hunki!"

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016