Herriz Herri - Hazparne (L) | 2017ko Irailaren 21a

Taloaren eguna iragan da

J.A.

Louisette Bilbao Darguy eta Christian Vigie
Louisette%20Bilbao%20Darguy%20eta%20Christian%20Vigie

Juan den igandean, irailaren 17an, taloaren eguna ginuen Hazparnen.

Juan den igandean, irailaren 17an, taloaren eguna ginuen Hazparnen. Goizean 10 orenetan Hazparne Haitzmendiko soinulariak eta Taloaren Anaidiaren aurrean 100 bat bertze anaidietako ordezkariak kurritu dira herriko karriketan, parropiako mezarat juan aitzin. Meza ondoan beharra zen talo lehiaketa ezin dute egin aro txarrarengatik. Bertze herrietako elikadura berezieri doazin anaidier ongi etorria egin dakote Christian Vigie jaunak, Hazparneko anaidiaren buruzagiak eta euskaraz Louisette Darguy Bilbao andereak. Huna zer zion hunek: "Ongi etorri beroena anaidi guzietako kideeri, ongi etorri Hazparnerat beren herriko elikadura mozkinen anbaxadore guzieri. Hazparneko Taloaren Anaidia sortu berria da eta oraindik bere ekintza eta helburuak ez dira gehiengoaz ezagutuak. Badugu oraino bide egiteko, herritarrak gure atzetik jarraiki artean, bainan ez gira lotsa, biharamun emankorrak izanen ditugu. Lasterkari ona hurriki abiatzen da luzaki irauteko moldean. Gauden beraz gero aberats baten itxaropenean. Anaidietako adiskide onak, sinets nezazue, Hazparneko taloa guziz goxoa den bezala, halaber goxoa da ere gure ikustatea, zuek guzien alderat. Eskerrak gure sustengatzerat etorririk. Gure taloak ez du parerik, denek badakigu hori. Elikadura hau gorestean, Hazparne goraipatzen dugu, herriko biztanleen bizitzeko nahikaria lau haizetarat hedatzen dugu. Herrialde huntako anaidien arteko loturak À¯'¬'nkatuz, geroa argi izanen da. Nork bere herriko elikadurak zainduz herrian bertan ongi bizitzea zaintzen du eta elgarrekilako goxotasuna beiratzen. Jarraiki gaiten beretik anaitasunean eta omore onean. Gora Hazparneko taloa!". Denak elgarrekin bazkaldu dira aterbean egunaldi goxo baten iragaiteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016