Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2017ko Irailaren 21a
Kabalkada-Toberak
Igandean dugu egun handia, kabalkada-toberen lehen emanaldiarena (ikus 1. orrialdeko artikulu nagusia).
Igandean dugu egun handia, kabalkada-toberen lehen emanaldiarena (ikus 1. orrialdeko artikulu nagusia). Agian aro ona ateratuko zauku! Joan den igande goizean egin da azken errepikaldi orokorra eta, ikusiko duzuen bezala, batzuk eta bertzeak ari dira biziki ongi, izan dantzari, antzerkilari, zirtzil ala musikari. Makilari gazteak eta zaldunak ere hor ukanen ditugu. Tenorez hasiko da ikusgarria, 15:30etan. Etor beraz aski goiz. Txartelak aitzinetik salgai atzemanen dituzue herrian berean (Vival, Barberanea, Noblianea), herriz kanpoko salpuntu batzutan ere eta, bistan da, igandean berean ikusgarria aitzin (12€). Bi oren eterdi nunbaitan iraunen du. Ikusgarri koloretsu eta irringarria. Goza dezagula denek!
.205631.jpg)










