Mundu zabalean | 2017ko Irailaren 21a

Langile higituen estatutuak polemika Europan

M.L.

Aurten betetzen dira 21 urte langile higituen (travailleur détaché) estatutua À¯'¬'nkatua dela Euro-Batasunean.

Aurten betetzen dira 21 urte langile higituen (travailleur détaché) estatutua À¯'¬'nkatua dela Euro-Batasunean. Ahalbidetzen dio enpresa bati bera dagoen estatutik kanpo Europako beste estatu batetik langileak ekarraraztea. Euro-Batasunak behartzen du enpresa langile higituaren pagatzera enpresaren estatuko legeen arabera. Baina enpresak higituaren sortestatuari ordaintzen dizkio nagusi kargak. 2015eko zenbakiei begiratuz ohartzen gara Alemaniak 420.000 langile higitu hartu dituela, Frantziak aldiz 180.000, Polonia, Portugal eta Espainiatik. Lan higituaren karta eta kategoria horretako langileen kopurua azkarki aldaratzen ari dira, azken zazpi urtetan. Langile higitu kopurua %41,3an emendatu da. Gaur egun Euro-Batasunak kondatzen dituen bi milioi langile higituen artean 465.000 Poloniarrak dira. Eta susmoak pizten ditu ikusteak emendio larri hori krisiak Europa bete betean hunkitzen duen urtean gertatu dela. Frantzian bederen laneko ministerioak arras kontrol gutxi egiten duelarik, enpresek franko aise arrarazten dituzte legez baino luzakiago langile higituak lanean, ez dira ere beldur lekuko langileei baino abantail gutxiago emaiteko, prima eta garraio gastuen ordainketak askotan sudur petik iragaiten zaizkio langile higituari. Zuzengabekeria horiek zabalduz zihoazela oharturik, Emmanuel Macron presidentea hasi da gauzak antolatu nahian. Europan barna sustenguen bila hasi delarik, Alemaniak, Austriak, Txekiak eta Eslovakiak bat egin dute Frantziarekin. Aldiz erdiz erdi kontra agertu zaizkio: Polonia, Errumania eta Bulgaria. Gaur egun Euro-Batasunaren presidente kargua daraman Estoniak proposamen berriak aurkeztuko ditu urriaren 23ko buru biltzarrean. Egun hartan ez badira iragaiten, urtarrilaren 1ean presidengoko erreleboa hartuko duen Bulgaria estatuak dosierra tirantean ongi hetsirik ezarriko du.

Hiru erreforma burutu nahi lituzke Emmanuel Macronek:

- Langile higituaren soldata ezarri lan bera eta kaliÀ¯'¬'kapen maila bera duen lekuko langilearen heinean.

- Higipen kontratua urtera mugatu, gaur egun bi urteak erraz gainditzen ahal baititu.

- Zutik ezarri europar estatu guzietako lan ikuskarien plataforma bat, dirudienez gaur egun elkarren artean ez baitute tuntik komunikatzen. Alabaina sumatzen dute badirela gaur egun 300.000 langile higitu inguru, beltzean ari direnak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016