Hegoaldean | 2017ko Irailaren 21a

Kilometroak Oñatin

Oñatin eginen dute aurten Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko besta, irailaren 24an.

Oñatin eginen dute aurten Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen aldeko besta, irailaren 24an. Ekitaldiaren antolatzaile den Txantxiku ikastolako arduradunek prentsa aitzinekoa egin dute egunari buruzko xehetasunak emateko. Adibidez, zehaztu dute autoz joan nahi duten guziek Bergarako Elorregi auzotik heldu beharko dutela Oñatira. Ahalaz autobusez joateko deia egin badute ere, autoentzat aparkalekuak izanen direla segurtatu dute. Lau gune nagusi izanen ditu ibilbideak, eta egitarau aberatsa. Horren baitan, gainera, Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketa sartu dute, usaian ere Oñatin ospatzen dena. Ibilbidearen bigarren gunean izanen da hau, Santa Luziako zelaian. Aurten 50 urte betetzen ditu Txantxiku ikastolak. Kilometroak bestari esker bilduko duten dirua baliatuko dute 0-6 urte arteko ikasleentzat prestatu duten proiektu pedagogiko berria gauzatzeko, egin dituzten eraldaketa arkitektonikoak ordaintzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2017/09/21

Torturaren biktimak

Tortura eta tratu txarrez mintzatzeko bilkura egin dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Amnesty Internationaleko (AI) Espainiako presidente Esteban Beltranek, lehendakaritzan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2017/09/21

La Naval ontziola

Sestaoko La Navaleko zuzendaritzak abiatu du aldi baterako lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura. Lantalde À¯'¬'nkoa osatzen duten 181 langileentzat izanen du eragina.

Irakurri segida

3417. zbk

Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi

Gure Hitza | 2017/09/21

Ama lurra ez hunki!

Peio Jorajuria

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.

"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!

Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016