Han eta Hemen | 2017ko Irailaren 21a
Zoe Brayren begi kliska
Zoe Bray
Han eta Hemen | 2017ko Irailaren 21a
Zoe Bray
Han eta Hemen | 2017/09/21
Bi urtetarik iragaten da Bertsolari Txapelketa Nagusia euskal lurralde osoan.
Han eta Hemen | 2017/09/21
Beñat Soulé
120 presuna gutienez bildu dira irailaren 8an, ostiralez, Uztaritzeko San Frantses Xabierrekoa kolegioan, Lapurdi Irratiaren (Elizaren kristau irratia Euskal Herrian) hogeita bosgarren urteburua ospatzeko.
Han eta Hemen | 2017/09/21
Larunbat goizean estreinatua izan da Baiona iparrean, Gurutze Saindua auzoko gainetan, Bernat Etxepare lizeo berria.
3417. zbk
Gehigarria: Etxauzia zabal eta bizi
Gure Hitza | 2017/09/21
Peio Jorajuria
"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun.
"Baduk onddo!" dit erran lagun batek. Ikusiz haren begitarte irribarretsua, uzta polita aurkitua zukeen. Ez dit haatik salatu nun. Ondotik nik ere bisitañoa eginik oihanari, han-hemenka zenbaitzuk aurkitu ditut, xisa, iratze-onddo, urki-onddo, kasko beltz, ez metaka baina kontentatzeko doi hura, zartagina barneko zirtakoen artetik altxatzen zen usain hura gozagarria zitzaidala. Onddoez gain, altxor nasaia digu ere eskaintzen oihanak: zer ezkurreria eta gaztaineria lurrera eroria! Goixtiar eta emankor gure oihanak aurten! Oihanetako urre paregabea!
Badira haatik bertze gisako urrearen ondotik dabiltzanak. Urte pare bat honetan lurpeko urrea ustiatu nahian dabil Sudmine enpresa, estatuarengandik baimenaren zain dagola. Ezpeleta eta Kanbo inguruko 11 herri ditu begipean. Eta bada beldurra baimen hori aski laster erdiets lezakeela gobernuarengandik. Hori du adierazia Sylviane Alaux diputatu ohiak, ekonomia ministeritzako zerbitzuetatik jakin duenaz. Badakigu, alta, masakre...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016