Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Irailaren 21a
Laborarien saltokia Lizardin
"Hurbil" izenarekin ideki dute 11 etxaldetako laborariek elikadura saltoki hau uztailaren 20an.
"Hurbil" izenarekin ideki dute 11 etxaldetako laborariek elikadura saltoki hau uztailaren 20an. Beren etxaldetako mozkinak nahi dituzte saldu, Euskal-Herrikoak eta Label-pean direnak. Produktu ainitz laborantza biologikoan kokatuak dira, aurkitzen ahal dira arroltzeak, barazkiak, haragia, tisanak, eztia, fruitu jusak, arnoa, ardi gasna eta oilaskoak, zerrenda hunek emendatu behar luke. Etxaldeen biziraupena nahi dute segurtatu zirkuitu labur hunekin, ingurumena errespetatuz laborantza iraunkor baten bitartez. Orain gure lehen urratsa, "hurbil"tzea gelditzen zauku.










