Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Heriotze

Urte hondarrean, mundu huntarik joan zauku Germieta Hilauneko Mayi Arreguy.

Urte hondarrean, mundu huntarik joan zauku Germieta Hilauneko Mayi Arreguy. Bankan sortua (Bidart), Baigorrin ezkondua zen, luzaz Herriko Etxeko idazkari egon den Jean-Léon Arreguyrekin. Sei seme-alaben ama, emazte isila eta bihotz haundikoa zen, fede azkarrekoa ere, parropian zerbitzu ainitz egin duena, bereziki katixima eginez eta kermezaren antolaketan parte hartuz. Bere etxean familiaz ongi inguratua, zaharturik ezti eztia pausatu da 95 urtetan. Eguberri biharamunean, jende saldoak segitu du bere azken pausa lekura. Hemendik ere, penetan den familia guziari eskaintzen ditugu dolumin bizienak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016