Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Azken astetako bizi-gertakariak

Hona gure herrian azken aste hauetan izan bizi gertakizunak.

Sortzeak: Théo Ozcorta, Romain Ozkorta eta Elodie Larzabalen familian; Sara Cristina Isabelle Fontaine, Cédric Fontaine eta Isabelle Renyren etxean. Zorionak bi bikote gazteeri eta haurreri gorputzeko eta gogoko osagarri ona desiratzen diotegu.

Ezkontza: Urte ondar huntan, abendoaren 16an xuxen erraiteko, David Chirat eta Françoise Mathianek eman dute baia elgarri. Goresmenak eta elgar maitatzeko poza agian luzaz!

Heriotzeak: Mundu hau utzi dutenak: Jean Gabriel Maurice Lepront (Haizean etxean); Pierre Darritchon (Goiz Eztia, Uramendi auzoan); Mayi Urdampilleta (sortzez azkaindar hau Ziburun bizi izan da baina errotik bere herriari atxikia izanez, Azkainen egin da ehorzketa ospakizuna); azkenik Jojo Currutchaga (Errotenia auzoan bizi zena). Dolumin bizienak familia eta laguneri.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016