Gogoa hazi | 2018ko Urtarrilaren 04a

Memorioa - Memorioa, iraganaren geroa

Johanes Bordazahar

Mikel deitzen den mutiko koxkor hau herriko erretira-À‚'­etxe, edo hitz arruntez deitzen dugun zaharretxe ondoan bizi da.

Mikel deitzen den mutiko koxkor hau herriko erretira-À‚'­etxe, edo hitz arruntez deitzen dugun zaharretxe ondoan bizi da. Ttipitatik etxe honen inguruetan dabila. Denek ezagutzen dute, eta denak ezagutzen ditu. Eskolatik landa maiz xaharren artera ausartzen da. Clémentine andereari, pianoa jotzen duelarik, miretsia egoiten zaio entzuten. Maixan andereari, urritzezko makila hartzen dio eta eskuetan firrindan itzulikatuz "makilaria"À‚'­rena egiten. Gehexanek aldiz beti badu pilotako istorio bat oroitarazteko. Inaziok, pasatzean besotik harrapatzen duelarik, beldurrezko otso istorioak kondatzen dizkio, ahots ozen ikaragarri batekin. Josefina aldiz bere xokoan jarria egoiten da, beti isilik. Mutikoak maite du honen begi eztien soa.

Gaur, afari denboran Mikelek entzun du amak aitari erraiten, hasperen batekin: "Gaixo" Josefina!

- Ama? Zergaitik erraiten duzu "Gaixo" Josefina?

- Andere Josefinak, memorioa, oroimena galdu baitik!

- Ama! Zer da oroimena?

- "Oroimena" duk hire buru xokoan, atxikitzen ditukan ohidurak, hitzak, gertakari bereziak, jendeak... Mila irudi, usain eta nik dakita... Burua liburutegi bat liburuz betea bezala duk!

Biharamunean, erretira-etxean, mutikoak Gehexani galdatu dio deplauki:

- Zer da oroimena?

- Oroimena duk... gauza zaharrak gutan bizi ditugunak! Badakik: trebetasun bat bildu dukana, gero gauza berrien sortzeko dukan ahalmena.

Mutikoak ez du ulertu eta ClémentineÀ‚'­ri galdatu dio:

- Zer da oroimena?

- Buruan mila gauza baditiat, aspaldikoak, farfailak, irringarriak... Puzzle bat bezala. Iduri zaitak burua dutala tupina huts bat, dilin, dalan, dena musika. Inazio! Erraiozu zuk zer den "Oroimena"?

- O! Enetzat? Oroimena? Lanbroa!

Maixanek gehitu dio ahapetik:

- Mutikoa! Oroimena, altxor bat duk. Urrea balio dik!

Klarak, erizainak, Mikeli keinu egin dio hurbiltzeko:

- Putil, oroit hadi heure oroitzapenak aitzinean ditukala. Hire ametsak dituk!

Zuzendariak Klarari bulegotik oihuz:

- Zer nahi du mutiko horrek?

- Nahi du jakin zer den oroimena!

- Erraiozu hemen oroimena eskas dugula eta amnesia sobera!

Etxera itzuli delarik, Mikelek, erretiraÀ‚'­-etxeko izeian dilindan ezartzeko hartu ditu, nahasÀ‚'­mahas, pilota borobil urdina, Konpostelako itsas maskorra, Lurdeko medaila bat. Andere Josefinari erakutsi dizkio:

- Hau broileria! Zer ekartzen daukuk hor? Oi, oi, maskorra!

Josefinak beharrian eman du.

- Entzuten diat itsasoa. Oroitzen nauk lehen aldian itsasoa ikusi nialarik Biarritzen, hondartza kaldan... ura gazia...

Eskuetan hartu medailari begiratu diolarik, begi eztien hegian malko bat agertu zaio. Pilota eskuraturik bat batean:

- Oi... eta hau? Pilota! Gure eskolako pilota bezala! Ah zein ontsa jostatzen ginen lagunekin!

Eta trakeski bota dio pilota Gehexani. Gehexanek Inaziori. Honek huts egin eta denak irriz karkailaka, trikili-À‚'­trakala, pilotaren gibeletik... Haurrak bezala hasi dira.

Haur txar bat dela medio xaharrek elgarrekin memento goxo bat bizi izan dute. Maskor bati esker, Josefinari oroimena piztu zaio. Oroitzapen ederrenak oraino arrapiztekoak baitituzte. Bizia errotik bizi behar baitugu, une bakoitz; opariak irekitzeko dugun gutizia berarekin. Gogoratuz nornahi izanik ere gaur bihar baino gazteago girela. Beraz, Esperantza eder batek bizi zaitzatela urte berrian zehar!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016