Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Pilotan

Arrangoitzeko trinketean, bi ekipa baginituen esku-huska Frantziako final-laurdenetan, joan den larunbatean.

Arrangoitzeko trinketean, bi ekipa baginituen esku-huska Frantziako final-laurdenetan, joan den larunbatean. Gazteen mailan, Patxi Lopez ari izan da Pierre Berhorekin, hunek ordaindurik azken mementoan Goyenetche Olivier. Urruñako Bideondo Mathieu eta Leguedois Yannek laster gaindia hartu dute eta beren nagusitasuna erakutsi, sakean partikulazki, 40/17tan bukatu baita partida. Aldiz lehen mailan, Xabi Bereterbide eta Pantxo Valencia gure bikoteak garaitu ditu Hazparneko Etchemendy Manu eta Olaizola David 40/39 partida orekatu baten ondotik. Asteburu huntan finalerdietan ikusiko ditugu, ea Pantxok bere sukarra gainditua izanen duen, azkartxago ibil dadin Xabirekin. Suerte on!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016