Mundu zabalean | 2018ko Urtarrilaren 04a
Bake Nobel saria boikotatua Frantzian?
M.L.
Boikotaren itxura guziak ditu. Joan den abenduaren 10ean Oslon Bake Nobel sariaren emaitzan ez zen ez presidenterik ez eta ministrorik.
Boikotaren itxura guziak ditu. Joan den abenduaren 10ean Oslon Bake Nobel sariaren emaitzan ez zen ez presidenterik ez eta ministrorik. Hirugarren maileko ordezkari bat igorri zuen Emmanuel Macron presidenteak sari emaitza horretara. Bera indar nuklearraren jabe izanik, dela militar edo zibil sailetan, frantses gobernuak ez du nahi izan Bake-Nobel sariduna entzun nuklear armen abolizioaren alde mintzo. Sari horrek indar berri bat emaiten dio arma nuklearren ezeztapen eskaerari. Guziz baidator munduko 122 estatuk onetsi berri duten arma nuklearraren ezeztapen tratatuaren ondotik berehala. Frantziak bezalaxe egin dute ere Erresuma Batuak, bai eta Ameriketako Estatu Batuek. Hots, arma nuklearrak dituzten estatuek ez dute sari horren emaitza onartu. Ondorioz, estatu horietako hedabide larrienek ere Bake Nobel sari hori arras zuhurki aipatu dute.




