Herriz Herri - Muskildi (Z) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Muskildiko maskaradek Xiberoko negüa argitüko düe

A.S.

Maskaradetako arizaleak azken kantorearen emaiten
Maskaradetako%20arizaleak%20azken%20kantorearen%20emaiten

Aurtenko maskaradak Oxkaxeko lepoaren altzoan ohatürik den Muskildi herriko gazteriak deizkü eskentüren.

Aurtenko maskaradak Oxkaxeko lepoaren altzoan ohatürik den Muskildi herriko gazteriak deizkü eskentüren. Lau hilabetez abantxü, Xiberoko 15 herritako À‚'­bera barne À‚'­ plazak harrotüko deizküe, negü beltzetik bedatse berpitzarazlealako zübia egitez. Bazen 22 urte Muskildin ez zela maskaradarik plantatü, azkenak 1996an agitü beitziren. Arte hortan, haatik, ez da urterik izan maskaradarik gabe, eta horrek berak markatzen dü zoinen bizi eta sento jarraikitzen düen Xiberoko ihauteri berezi horiek! Aurtenko maskarada horietan, lehenagokoen balde, gazteria ejerra bildü da, orotara berrogei bat lagün ariko direlarik joküan.

"Planta honeko" jentetzaren ordezkariak diren Gorrietarik aipamena hastez, erran dezagün arren, Jaunaren kargüan aldizkatüko direla JeanÀ‚'­-Marc Cachenaut, Peio Jauregi, Olivier Ximitx, Ximun Luku eta Xabi Fidelle eta Anderearentako halaber eginen düela Maddi Burkudoi, Marie-À‚'­Pierre Artur, Joan Jauregi eta Florence Miramontek. Laborari eta Laborarisaren kasüetan, aldiz, ez da aldikatzerik pentsatü, kargü horietan bürütikÀ‚'­-bürü ariko direlarik, arren, Johañe Caset eta Ximena Agergarai.

Baztertürik eta gütietsirik zen jentarte baten ordezko dira, berriz, Kautere eta Buhameak. Lehenen nausia den Kabana handiaren jokü egile dateke Guillaume Burkudoi eta haren lagüntzale errenbesa den Pitxu, aldiz, Iban Etxegoinberrik eginen dü. Mündüaren gainti kurritzen eta alabadereko balentriak egiten dütüen Buhamen gantitik, Buhame jaun dükegü Gillen Agergarai eta bazterren nahasteko lagüntzale dütüke Nicolas Berzaitz, Damien Ourthe, Joana Agergarai, Kattalin Eiherabarren, eta Maddalen Burkudoi buhame-À‚'­buhaminak.

Zamaltzainaren osatzeko lanetan ari diren biarnes hiztün Kerestuak dirateke Allande Barreix eta Allande Oihenart. Jaunaren ezpata zorrozteaz gain, maskaradetako parte desbardinen artean koblak emaitez lotüra egiten düen Xorrotxen kargüan ariko dira, aldiz, Emilie Ourthe (xorrotxÀ‚'­lagüna) eta Xabi Elgart (Xorrotx nausia).

Apez bat beltzeriarekin!

Maskaradetzaz apürtto bat jakitün direnak segidan ohartüko dira aurtenko horietan badela pertsonaje aski ezohiko bat: apez bat! Eta norekila ebilten da apez hori? Beltzeriarekin, erran nahi beita Kautere eta Buhamekila! Leheneko denboretako apezek eta apeztiar sütsüenek ikus baleze hori, següÀ‚'­rrean ere zentzordatüko lirateke... Kargü berezi hortan ariko dena Bixintzo Fidelle da.

Gorrietarat arrajitez, eta beste ihauterien artean maskaraden berezitarzüna den dantzaÀ‚'­-jauzien aipatzean, erran dezagün Aitzindarietako dantzari güziak neskatilak direla. Hala, Txerreroak dira Klara Borthaire eta Lorea Mainhagiet, Gatüzaina Elena Mainhagiet, Kantiniersa Maialen Urrutiager, Zamaltzainak Caroline Miramont eta Maitena Oihenart eta Entseinaria Aña Eiherabarren. Zamaltzainaren ferratzen aritzen diren Marexalak ere neskatila orano gazteago edo neskatxunak dira, haük direlarik Maiana Uhalt, Maialen Sallaberemborde, Elisa Borthaire, Kattin Barreix eta Aña Caset.

Maskaraden agerraldia arrestiriko hiru orenen altexean hasten balin bada ere, gozamen berezi bat da goizanko barrikada hausteetara jitea, horietan zoinen hobeki dantzaÀ‚'­-jauzien emaiten ari beitira batzarria egiten düan herriko dantzariak eta maskaradetakoak. Horik oro jakinean ükenik, hona orai aurtenko maskaraden agerraldi-À‚'­jelkaldien egünaria: urtarilaren 7a, igantea: Muskildi; urtarilaren 14a, igantea: Pagola; urtarilaren 21a, igantea: Atharratze-À‚'­Sorholüze; urtarilaren 28a, igantea: Ainharbe; barantailaren 4a, igantea: LexantzüÀ‚'­-Zunharre; barantailaren 11, igantea: Urdiñarbe; barantailaren17a, neskenegüna: Gamere-Zihiga; barantailaren 25a, igantea: Eskiula; martxoaren 4a, igantea: Altzürükü; martxoaren 10a, neskenegüna: IdauzeÀ‚'­-Mendi; martxoaren 18a, igantea: Lakarri-À‚'­Arhane-À‚'­Sarrikotagaine; martxoaren 24a, neskenegüna: MauleÀ‚'­Lextarre; apirilaren 1a, igantea: Barkoxe; apirilaren 8a, igantea: SohütaÀ‚'­-Hoki; apirilaren 15a, igantea: Larraine; apirilaren 22a, igantea: Muskildi.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016