Hegoaldean | 2018ko Urtarrilaren 04a

Aroztegiko proiektua onartua

Lekarozen aurkitzen den Aroztegiko hirigintza eta turismo proiektuari baiezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak.

Lekarozen aurkitzen den Aroztegiko hirigintza eta turismo proiektuari baiezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak. Bai, 240 biztanleko herri batean 228 etxebizitza berri eraikitzeari; bai, spa bainuetxea, luxuzko jatetxe bat eta lau izarreko hotel bat dituen turismo gunea egiteari; eta bai, azkenik, Lekaroz eta Elizondo herrien arteko lur eremu batean bederatzi ziloko golf zelaia plantatzeari. Oroitaraz dezagun auzi horrek polemika bizia piztu zuela laukoaren barnean: Geroa Bai da proiektua begi onez ikusi duen bakarra, eta kontra ditu EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra. Argitaratu berri den ebazpenean, gobernuak baztertu ditu Baztango, Etxalarko eta Ultzamako udalen alegazio gehienak. Hala ere, proiektuaren kontra daudenek parada izanen dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan helegitea aurkezteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2018/01/04

Euskal presoak

Joan den astean, Ibon Iparragirre, eri handi den presoa baldintzapean libratzea errefusatu du, berriz ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castrok.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2018/01/04

EPPKren agiria

Euskal gatazkaren konponbidean Ipar Euskal Herriko eragileak egiten ari diren lana goraipatu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), agiri baten bidez.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2018/01/04

CAF

CAF gipuzkoar enpresak 18 tranbia salduko dizkio indiar enpresa bati 100 milioi euroren truk, horrek Maurizio uhartean garraio sistema bat gara dezan.

Irakurri segida

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016