Euskal diaspora | 2018ko Urtarrilaren 04a

Bestak joanak, urte berria hasia, azken agurra Marie Eluri eta goraipua Elkoko Ogiri

Joseba Etxarri

Nevadako Elko Daily Free Press egunkariak hiriko 2017ko hamar 'top' negozioetarik izendatu du Anamarie eta Mikel Lopategui-ren 'Ogi Deli', ogitartekotegi eta kantina (argazkia EuskalKultura.com)
Nevadako%20Elko%20Daily%20Free%20Press%20egunkariak%20hiriko%202017ko%20hamar%20top%20negozioetarik%20izendatu%20du%20Anamarie%20eta%20Mikel%20Lopategui-ren%20Ogi%20Deli_%20ogitartekotegi%20eta%20kantina%20(argazkia%20EuskalKultura.com)

Sartuak gira urteko lehenengo astean eta Diasporan ere gibelean utzi ditugu Eguberri eta Urte Zaharreko besta eta ospakizunak, abantzu guziak bederen.

URTE BERRIA

Sartuak gira urteko lehenengo astean eta Diasporan ere gibelean utzi ditugu Eguberri eta Urte Zaharreko besta eta ospakizunak, abantzu guziak bederen. Euskal Etxe frangotan eginak dituzte Eguberri bestak eta urtea agurtzekoak. Hego Amerika osoan, konparazio, urteari azken agurra emateko bestak egin egiten dira, baina aitzinaturik, abendoan zehar barreiatuta; gisa bera Ipar Amerikan eta Europa eta Asiako euskal etxeetan ere. Kalifornian, usaian meza eta haurren antzezpena egin ohi dira, Santa Clausen bisita errezibiturik. New Yorkeko EEan, Olentzeroren bisita jasotzen dute. Mexikon, 'posadak' deitu elgarretaratzeak egiten dituzte, eta hiriburuko Euskal Etxean Errege Magoen besta eta bisita ospatzeko ohidura dute, eta hala eginen dute heldu den asteburuan. San Frantziskon, Elkon eta Salt Lake Cityn, Urte Zahar besta bere tenorean egin berria dute joan den igandean, urte berria euskaldunen artean errezibiturik. Eta aipu honen bururatzeko, erran dezagun beste euskal etxeren batean, Olentzero berantiarra ukanen dutela, Akitania Berriko hiriburuko Euskal Etxean konparazio, ikazkin potoloak urtarrilaren 14an eginen baitie bisita Bordeleko haur euskalduneri.

MARIE ELU HIL DA

Abendoaren 22an hil da San Frantziskon, 94 urte zituela, Marie Elu. Bere izena biziki lotua da San Frantziskoko euskal ostatueri eta oro har euskal komunitatearen historiari. Senar Louis bezala Ameriketan sortua, Marie Rose Elu ostaliersa edo ostatu-nagusia izan zen hiriko Broadway auzoa euskaldunen erreferentzia zelarik. Andana bat euskaldun errezibitu zituen etxean bezala eta famili-giroa eta laguntza eman zien. Sukaldari on fama zuen. Hogei urtetarik goiti Elu's Basque Restaurant San Frantzisko aldeko euskaldunen biltoki izan zen. Elizkizunak bere oroimenez ostegun huntan, urtarrilaren 4an eginen dira goizeko 11etan St Gabriel elizan. Ondotik ehortziko dute Holy Cross hilerrian. Doluminak seme-alaberi, familiari eta ezagutu zuten guztieri. Goian Bego.

ELKOKO 'OGI DELI'

Urtea bururatzeko, artikulu bat argitaratu zuen joan den astean Elko Free Daily Press egunkariak, hiriko 2017ko hamar 'top' negozioak sailkaturik. Eta hor aipatu zuen Anamarie (Sarratea) Lopateguiren eta Mikel Lopateguiren 'Ogi Deli' kantina eta kafetegia. Ogi berezia egiten dute (hortarik lekuaren izena, Ogi) eta sandwich eta ogitartekoak saltzen dituzte, baita ere euskal moldeko janari batzuk eta, edarien artean, konparazio, Euskal Herriko sagardoa, patxarana eta kalimotxoa, besteak beste. Nevadan buraso euskaldunen seme-alaba dira Anamarie eta Mikel, atxikiak eta euskal musikariak, Anamariek akordeona eta Mikelek panderoa jotzen baitute, euskal bestetan eta Lamoilleko Ardi Baltza dantza taldearendako. Zorionak bikote gazteari!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016