Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2018ko Urtarrilaren 04a

Heriotze

Baiguratik

Abendoaren 23an segitu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Aguxtin Etxegoinberry, Urrutia etxaldeko etxeko seme xaharra, 90 urtetan itzali dena.

Abendoaren 23an segitu dugu lurreko azken egoitzarateko urratsetan Aguxtin Etxegoinberry, Urrutia etxaldeko etxeko seme xaharra, 90 urtetan itzali dena. Bera ez zen segidatu, bainan etxean segidatua zen anaiarentzat izana da laguntza guziz baliosa, bere sortetxearentzat eta familiarentzat zuen atxikimendu guziarekin lan eginez denen onetan. Bestalde, garai hartan arraro ez ziren fede haundiko burasoenganik ardietsia zuen sinestea gidari eraman du araberako bizitza, bi arreba serora bazituela sustengu. Gizon xume bezain errespetagarria izana beti, gauzak beren negurrietan atxikitzen bazakien. Gero, berak hautaturik, azken bospasei urteak xahar etxe batean pasaturik, hor bururatu du lur huntako bidaia. Ereman duen bizitzaren araberako elizkizun bildutasunez eta kartsutasunez aberatsen ondotik, gizon xumeen bakea goza dezala orai Aguxtinek, eta familia guziari helarazten ditugu gure atxikimendu eta adiskidantzazko sentimendu kartsuenak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3431. zbk

Urte berri on!

HERRIA

Gure Hitza | 2018/01/04

Eztia

Janbattitt Dirassar

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau.

Eguberri eta Urtats irian ukan ditudan mezuetarik batean hitz batek biziki hunki nau. Ziburuko Piarres Larzabal ikastegitik hauxe idatzia izan baitzait: "Gure hezkuntza elkargoaren izenean urte ezti bat opatzen dizu(e)gu". Solas goxo horretan "ezti" hitza dut kausitu zinez hunkigarri. Euskaraz ari garelarik frantsesez ari garenean bezala gutien ustean ingeleskeria zerbait aise sartzen bagenu, erran nezake hitz horrek "tilt" egin duela ene baitan... Badaitetakea alabaina urte ezti bat baino atsegingarriagorik? Zalapartarik gabeko urte bat, itxaropenez eta elkartasunez jauntzia! Ez gaiten sobera ilusi, urte berri honetan ere denetarik izanen da bistan da. Halere gauza ederra litake sail ainitzetan giro hobea izaten ahal balitz. Eta ez litake jadanik hain gaizki bakoitzak indar bat gehiago egiten balu, bere heinean eta bere ahalen arabera, hobetze hori gogoan... Urte eztia, urte baketsua beraz, urte sanoa eta, zendako ez, ahal bezain alegera. Ainitz urrats eginez elkar ontsa hartzeko,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016