Azalekoa | 2018ko Otsailaren 01a

Hiriburun pastoral eder baten mentura ekainean eta irailean

P.J.

Hiriburuko auzapeza borrokarako prest! (Herria)
Hiriburuko%20auzapeza%20borrokarako%20prest!%20(Herria)

Gertakari arraroa, Hiriburuk eskainiko diguna: pastoral bat! Alain Iriart Hiriburuko auzapezak esplikatu digu zerk ekarrarazi dituen horretara.

Gertakari arraroa, Hiriburuk eskainiko diguna: pastoral bat! Alain Iriart Hiriburuko auzapezak esplikatu digu zerk ekarrarazi dituen horretara: duela 150 urte (1867an) jadanik eman zen pastoral bat Hiriburun, "Geneviève de Brabant" izenekoa, eta mende bat eta erdi berantago beste bat eman nahi dute Hiriburutarrek, orduan eman zen toki berdintsuan hain zuzen, gaur osoki berritua izan den plaza ederrean, Herriko Etxe berriaren gibelaldean. Eta plaza berri hori, herriko bihotza, kulturalki ere berpiztu nahi baitute, ez ziteken molde politagorik pastoral bat eskaintzea baino! Herriko eta inguruetako 150 bat lagun apuñetik lotu zaizkio desafio handi horri, Nicole Guillemotoniak kudeatzen duen "Hiriburu Pastorala 2018" elkartearen baitan elkarretaraturik.

800 urteko historia

"Andere Serora Hiriburun" pastoralak Hiriburuk bizi izan duen 800 urteko historia aurkeztuko digu, Erdi Arotik XX. mendeko bi gerla handien erditsura artekoa. Bi lagun dira idazketari lotu, biak buru ezagunak, Patxi Iriart bertsolaria, herriko semea, eta Guillaume Irigoyen kazetari, kantari eta antzerkilaria. Lau zati nagusi ukanen ditu pastoralak: Erdi Aroa eta Yruber izenaren sortzea (1150 urte inguruan), Beltzuntzetiarren historia eta Herensuge famatuaren legenda; Frantziako Iraultza aitzineko garaia, tirabira luzeak izan zirela Baiona eta Hiribururen artean, bereziki Mosoeleta (Mousserolles) auzoaren jabetzaren inguruan, hau denboran Hiribururen kontu ekarria zelarik eta ez gaur bezala Baionaren kontu; Iraultza bera eta Iraultza ondoa, bereziki Inperioko gudukak, Soult eta Wellingtonekin; eta azkenik, 1914ko gerla ondoa, Jules Moulier "Oxobi" euskaltzale handia bereziki gogora ekarria izanen zaigula, urte andana batez Hiriburun egon zen pertsonaia enblematikoa. Bi idazleak herriko seme Gilbert Desport zenaren "St Pierre d'Irube/Hiriburu à travers les siècles" liburuan ("gure Biblia") oinarritu dira kontakizuna ontzeko. Usaian pastoral batek pertsonaia baten bizia balin badu taulagainean kontatzen, aldi honetan herri baten bizia zaigu beraz aipatua izanen. Hala ere, pastoralak pertsonaia berezi bat ukanen du zortzi mende horietako hari nagusi gisa, Andere-serora, Hiriburun aspaldiko mendetan eragin handia ukan duena, etxetako errituak bereziki bizirik atxikitzeko. Azken andere-serora Marguerite Baladé ukan zuen Hiriburuk, 1919an zendua. Eta sujet hori, sortzez ezpeletarra den Olivia Ipharraguerre 35 urtekoak du jokatuko.

Errepikak karraska gorrian

Mustrakak eta kantu eta dantza errepikak urriaz geroztik hasiak dira, arduradun suhar zenbaitek gidaturik. Pantxika Urruty da errejentsa, ofizio horretan "Katalina de Erauso" eta "Karmen Etxalarkoa" pastoraletan hortzak xorroxturik. Ikusgarriak zortzi jeikaldi ukanen ditu. Sophie Larrandaburu dute kantuen musika egile eta zuzendaria, zortzi kantu orotara, azken kantua Alain Iriart auzapezak sortua. Dantzen kudeatzaile, Cibelle Damestoy, Leinua taldeko hiriburutar dantzaria, hiru sorkuntza dituela agertuko. Ohiko "Satanak" ere emanen dira, Arnaud Izal eta Maialen Recalt xiberotarrek erakatsirik. Hiriburuko Leinuak eta Beskoitzeko Oinak Arin taldetako dantzariak dira taularatuko, ikusiko ditugularik ere Donostiako Danborradako 30 bat lagun, soldaduz beztituak, danbor eta kornamusa joile. Sébastien Paulini dute soinulariek kudeatzaile. Dendarien kudeatzailea, aldiz, Maialen Hiribarren da, arlo horretan badelarik segurki lan zortzi mendetan barnako jantziak moldatzen, zenbaitzuk halere xiberotar herri batzuei mailegaturik (Altzai, Altzürükü, Barkoxe).

Hots, gertakari eder baten osagaiak dauzka "Andere-serora Hiriburun" pastoralak, ohiko kodigoekin, salbu ez dela zubereraz idatzia baina nafar-À‚'­lapurteraz. Bi aldiz erakutsia izanen da, ekainaren 3an eta irailaren 16an, biak igandez, Hiriburuko plaza berri ederrean. Pastoralari buruzko afixa txapelketa ere bidean da (ikus hiriburupastorala.wixsite.com webgunea).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016