Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Otsailaren 01a

Larraldean iragan ikusgarria

Kanaldudek hats berri bat

Larraldeko salarik handiena leporaino betea zagon urtarrilaren 21ean, igande arratsaldearekin, "Jendeak" liburuaren inguruan eginikako irakurketa batzurentzat, antzerki moduan.

Larraldeko salarik handiena leporaino betea zagon urtarrilaren 21ean, igande arratsaldearekin, "Jendeak" liburuaren inguruan eginikako irakurketa batzurentzat, antzerki moduan. Sei irakurleÀ‚'­antzerkilarik lorietan utzi dituzte ikusleak, hauek beren aldetik txalo zaparradez eskertu dituzte artistak bai eta Daniel Landart "Jendeak" obraren idazlea. Holako ikuskizunak denen gutizia sortu dute eta ainitzek urratsa egin dute liburua eskuratu nahizik. Dena den, liburutegietan salgai behar luke eta ekitaldi xoragarri hau hemendik laster ikusgai dugu Baionan, gero Bidarrain, bai eta herri ainitzetan. Haatik, aitzineko ostiraleko kontzertuak Larreko salan halako eskas airea utzi du, publikoak ez baitu beharrezko erantzunik eman, antolatzaileen damutan. Laguntza pittin baten biltzeko esperantzan muntatua zuten ISA BTPÀ‚'­ko ikasleek Tadjikistango eskola baten eraikitzeko xedearekin, HumanÀ‚'­ISA kontzertua. Bihotz oneko ekimenak beti noizbait erakargarri bilakatzen dira, ez etsi!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Senpere (L) | 2018/02/01

Herriko Etxeko agiantzak

Larreko kultur-gunean, bizikleta bat hunen saihetsean, Ezpeletako auzapeza J. Marie Iputcha eta Francis Laffargue Euskadi Murias taldeko arduraduna ere, denek ulertu dugu PierreÀ‚'­-Marie Nousbaum Senpereko meraren hitzaldiak nun zuen bere lehentasuna.

Irakurri segida

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016