Herriz Herri - Baiona (L) | 2018ko Otsailaren 01a
"Jendeak" kontakizun emanaldia Baionan
"Zergatik kexatzen ziren Abel eta Ximun anaiak? Panpi, Aljeriako gerlak nahasi ote zuen?
"Zergatik kexatzen ziren Abel eta Ximun anaiak? Panpi, Aljeriako gerlak nahasi ote zuen? Nora zihoan Bittor igande arratsetan? Zer aitortzen zion Paxkalinek apezari? Armand, beti Armadan zegoen ala beste nonbait? Auzo bereko jendeak nortsuk ziren?" Horiek oro jakinen dituzue Daniel Landarten kontakizunen ikustera jinez. Kalostrapek eta Baionako AEK Gau Eskolak gomitaturik, Ildoka taldeak eskainiko du "Jendeak" emanaldia otsailaren 7an, asteazkenarekin, arratseko 7etan, Baionako Kalostrape ostatuko jangelan, Marengo karrikaren 22an. Hizkuntza leun batean idatziak, istorio gehienak hunkigarriak dira, baina pasarte batzuk, jokalarien jeinuari esker, irri eginaraziko dute. Iragan hurbileko giroa sentiaraziz, jendeen baitan oroitzapen desberdinak iratzarraraziko dituzte. Ildoka taldeko sei antzerkilariak dira: Peio Berhokoirigoin, Bernadette IratzokiÀ‚'-Luro, Jon Itçaina, Armand Jaunarena, Pierre Larre eta Eliane Mendiboure, batzuk Xirrixti-Mirrixti taldean parte hartu zuten, edota Iguzki Lore taldean ari dira. Emanaldiak oren bat irauten du. Sartzea kitorik. Ondotik, "Jendeak" liburua salgei izanen da.











