Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2018ko Otsailaren 01a
Agiantzak
J-P C.
Beñat Cachenaut auzapezak maite du agiantzen gau hori eta iduriz beste askok ere, hor kausitzen baitziren (bakotxak nun eta zer gradutan den ezagutuko baitu) Lassalle, Brisson, Sainte Marie, Bruthé anderea, Aguerre, Larramendy, Olçomendy eta Saldubehere erretorreradino, herritar multzo bat, kontseilukoak...
Beñat Cachenaut auzapezak maite du agiantzen gau hori eta iduriz beste askok ere, hor kausitzen baitziren (bakotxak nun eta zer gradutan den ezagutuko baitu) Lassalle, Brisson, Sainte Marie, Bruthé anderea, Aguerre, Larramendy, Olçomendy eta Saldubehere erretorreradino, herritar multzo bat, kontseilukoak... Guzier eskerrak eman ondoan hasi da Beñat auzapeza joan den urtean egin lan zerrendaren aipatzen, izan laguntzen arabera, argindarra lurpez aitzinatu dela, 5 etxetako lotizamendua bururatzera doala (aurten) eta etxe tokiak gero ta nekeago direla izaitea herri barnetik urrun.










