Kostaldean | 2018ko Otsailaren 01a

Kostaldean

Jeanne Recarte auzapezaren ondoan, berekin dituztela Benoit eta Vincent Cabantous, alabaren bi semeak.
Jeanne%20Recarte%20auzapezaren%20ondoan_%20berekin%20dituztela%20Benoit%20eta%20Vincent%20Cabantous_%20alabaren%20bi%20semeak.

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak hilabete guziz muntatzen du hitzaldi bat eta joan den aldikoa biziki interesgarria izan da historiaz axolatzen direnentzat.

Nafarroa nola menperatua izan zen

Donibane Lohizunen, herriko batzokiak hilabete guziz muntatzen du hitzaldi bat eta joan den aldikoa biziki interesgarria izan da historiaz axolatzen direnentzat. Antton Curutcharry baigorriar historialari ezagutua mintzatu da Nafarroako erresumaz eta kondatu besteak beste nola Gaztelak menperatu zuen, salbu orai Baxenabarre deitzen dugun eskualdea, duela bost mende. Xeheki aipatu ditu 1512À‚'­an eta ondoko urtetan izan ziren gertakari latzak. Bainan lehenik kondatu ere zergatik ordukotzat Nafarroa arras ahuldua zagoen. Oroitaraziz bi gauza. Lehena, 1234À‚'­tik aitzina, Nafarroako erregeak denak kanpotiarrak izan zirela, horrek ere ainitz erran nahi baitu. Bigarrena, berrogoita À‚'­hamar bat urtez, gerla gaitza izana zela, hamabosgarren mendean eta hamaseigarrenaren hastean, Nafartarren beren artean, bi familia itsuski zoinÀ‚'­gehiagoka. Nafarroa ezindua eta Fernando agintari ausartak, Gaztelako eta Aragoiko errege zenak, alde bat beretu nahi! Baliatuz orduan Europan gaindi hedatua zen giro nahasiaz, Frantziako erregea makur Aita Sainduarekin, biek ba beren adiskideak, zernahi istorio eskuin eta ezker! Kondatua izan zauku Nafartarrek ederrak pekatu zituztela, ihardoki baitzuten espainolen erasoari. Gezurrez erran bada ere, eta oraino ere erraiten aski kopeta duten batzuk, gogotik eta beren baitarik jarri zirela Madrilen legepean! Ez zauku goxo horren aditzea bainan hau ere oroitarazia izan zauku, gipuzkoarrek Fernando erregea lagundu zutela Nafartarren kontra... Azkenik Antton Curutcharryk erakutsi dauku nola Nafarroaren iparraldeko zatiak, Baxenabarrek, beregaintasuna nolazpait begiratu zuen, Frantziaren errege bera izanikan ere, 1789À‚'­ko Iraultza handia arte... Dena den, biziki hitzaldi argia eta aberatsa. Entzule guzien izenean Serge Harismendyk kartsuki eskertu du hizlaria.

Ehun urte!

Hendaian, kasik alde bat hor bizi izana den emazteño batek bete ditu ehun urte eta konplimendu goxo ainitz eginak izan zaizkio karia hortarat. Herritar guzien izenean, Kotte Ecenarro auzapezak eskaini dio lore azau eder bat... Jeanne Recarte, untsa ezagutzen duten frangok Lili deitzen dutena, Akizen sortua da 1918À‚'­an, urtarrilaren 22À‚'­an. Aita, Jean-Cyprien Elichabehere, Bidaxunekoa zuen. Zerga-À‚'­zerbitzuetan ari zen lanean. Landesetan asko urtez. Hendaiako prezeturtegirat izendatua izan zelarik, Jeanne alabak lau urte zituen. Geroztik, beti hiri hortan egona da. 23 urtetan, esposatu zen Urruñan, Sokorriko kaperan. Hori 1941À‚'­eko otsailean. Untsalaz, 1939À‚'­ko irailean esposatzekoak ziren. Ezteiak gibelatu zituzten gerla jinik eta gizonÀ‚'­gaia soldado joanik... Bi haur haziak, seme-À‚'­alabak, Maritxu eta Pierre, haurren haurrak badira sei eta ondoko belaunaldikoak hameka. Familia ederra zinez. Badu berrogoi urte Jeanne Recarte alargundua dela. Arras pixkor dago eta eskertu ditu ehun urte betetzean bere inguruan zituen guziak.

Hendaia euripean

Urtarrilean, euri uhar ederrik izan da denetan! Hendaian, euria bestalde ere aipatu da. HaizeÀ‚'­Hegoa elkarteak muntatu margo erakusketaren karietarat. Erakusketa horrek arrakasta polita ukan du, hiruetanÀ‚'­ hogoi bat obra agertu baitira, denak gustu ainitzekin moldatuak. Gaia zen arras berezia aurten: "Hendaia euripean". Lehen sariaren irabazle Bernadette Sibe, euriak euri ibilirik Abbadia jauregiaren aldean. Bigarren Arantxa Grund eta hirugarren Guetty Troisfontaine.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016