Herriz Herri - Azkarate (NB) | 2018ko Otsailaren 01a

Agiantzak

Joseph Irigaray

Joan den igandean zortzi, Herriko Etxeak gomitaturik, urte berriko agiantzak eskaini dauzku JÀ‚'­M. Galant auzapezak.

Joan den igandean zortzi, Herriko Etxeak gomitaturik, urte berriko agiantzak eskaini dauzku JÀ‚'­M. Galant auzapezak. Herriko goraÀ‚'­beherak eman dauzku. Egin izan diren lanak eta egitekoak. Heriotzeak izan dira 5. Aldiz sortzeak 3. Ezkontzarik baterez. Ondotik jaun merak ohoratu ditu Jeanne eta Joseph Irigaray Bidartekoak, beren 60 urte ezkondurik berriki ospatuak baitzituzten. Karia hortarat, Josephek kantatu dauzku eginak zituen bertsuak. Biba zuek eta agian luzaz hola hola!

Jeanne eta Joseph

Hiruetan hogoi urte biak elgarrekin

Nola iragan diren behar duzue jakin

Gauza on ainitzekin ta txarragoekin

Desiratuz oraino luzaz segi dadin.

Etzau(gu) nihoiz dolutu elgar maitatzea

Hargatik deramagu uroski bizia

Hastapenean gure bost haurren sortzea

Ta geroztik haiekin alegeratzea.

Karesa ta pereka, artetan mokoka

Ardurenean hola gertatua baita

Guk baino gehio elgar ez daiteke maita

Horrela bilakatuak ama eta aita.

'In dauzkuten txarkeriak bazterrerat uzten

Nahiz ez diren horiek sekulan ahanzten

Deraukagu horiek gaituztela launtzen

Ukan ditugun gauza onen estimatzen.

Txar baino gehiago on 'man dauku munduak

Horrengatik gu hemen ez eneatuak

Guhaurk bezala pentsatzen baluke Jainkoak

Ez gaitu beretuko ixtanpat zeruak.

Partitzeko tenorea etortzen denean

Jainkoak har gaitzala gu biak batean

Ez dezagun elgar gal bidaia eitean

Gaudezen elgarrekin zeru ederrean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016