Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2018ko Otsailaren 01a

Santibate eta Libertimendu

Aurten ere gazte andana biltzen ari da Libertimenduaren prestatzeko.

Aurten ere gazte andana biltzen ari da Libertimenduaren prestatzeko. Dantzariak antrexantetan hasiak dira ibiakoitz goizero, musikariak jadanik trebatuak dira eta zirtzilak ere oihanpe horietan biltzen omen dira berenaren pentsatzeko. Bertsulariak? Ba, bertsulariek azken mementoan ere pentsatuko dute erran behar dutena... Lehen topatze bat eginen dute otsailaren 3an, Santibate ospatzeko. Triki, kantu, kobla eta dantzaz harrotuko dituzte Donapaleuko ostatuak, eske errituala zaharrÀ‚'­etxetik abiatuz, eta aurten zangoÀ‚'­-baloikoek prestatzen diete azken helmuga. Baina hitzordu handia, komunitate guziari idekia dena, Libertimendua izanen da, otsailaren 25ean, goizeko 9ak30etarik haste. Gogoan harrazue bazkarira gomit zireztela, eta hortarako zuen izena eman behar duzuela aitzinetik. Aurten ikastolak menu hau prestatzen dauku 15 eurotan: barazki salda, xerri kuttinkia ilarrekin, gasna, bixkotxa, kafea eta ondokoa.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016