Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2018ko Otsailaren 01a

Auzapezaren agiantzak

Sauveur Bacho auzapeza
Sauveur%20Bacho%20auzapeza

Sauveur Bacho auzapezak herriaren agiantzak eskaini ditu Herriko Etxean, urtarrilaren 14an, 130 herritarrek zutela gomitari ihardetsia.

Sauveur Bacho auzapezak herriaren agiantzak eskaini ditu Herriko Etxean, urtarrilaren 14an, 130 herritarrek zutela gomitari ihardetsia. Huna hemen haren hitzaldia. "JaunÀ‚'­-Andereak, Agur, Urte berri on, osagarri on batekin ahalaz, urostasunez beterik. Egungo elgarretaratzea ez da osoki usaiakoa zeren eta izanen baita ere MarieÀ‚'­-Claude Lapouble idazkariaren eskertzea gurekin iragan dituen 31 lan urteentzat eta ere Claire Labourdette idazkari berriari, ongi etorri egitea. Agur eta milesker herriko kontseiluaren izenean hemen zirezten guzieri, agur bero bat eritasunez edo ezintasunez guri juntatu ahal izan ez direneri. Gure herriak aurten ere bizi izan ditu memento dorpeak lau heriotzerekin, huts haundi bat utziz beren bizilagunaren eta familiendako. Bizi izan ere memento goxoak, partikulazki sortze zonbaitekin. Familia berriak ere jin zauzku gure herrirat eta etxe berri zonbait ere lurretik jalgi dira. Erdaraz aipatuko ditut xehekiago iragan urtean bururatu ditugun lanak herrian eta aurtengo urteari buruz ditugun xedeak. Erraiten ahal dugu herri erdiaren antolatzeari buruz eraman ditugun lanen bukatze bat bezala izan dela haurren joko lekuaren apaintzea larrazken huntan. Orai badugu leku lasai bat zointan haur, gazte ala adinetako elgar ikusten ala mintzatzen ahal giren bakotxa bere ahalen, indarren, adinaren edo borondatearekin: izan dadin pilotan, petankan, joko zelaian, haur jokoetan edo jarririk eleketan, mementoan ez oraino itzalean bainan bai zonbait urteren buruan. Herriko etxegunean ere gauzak ari dira kanbiatzen: bi etxe altxaturik, hirugarren lur peza bat saldurik eta beste bat bidean, bide onean gira etxegunea fitexko beterik izaiteko familia berriekin. Duela zonbait urte abiatu lanaren ondorioak hunkitzen ditugu hor: espekulazionearen aurka bermatzea eta maila sozial ezberdinetako jendeari ongi etorri egitea bai bizitegi sozialetan, bai herriko etxegunean, laborantzari uzteko garapena. 2017an Euskal Herriak segitu ditu bere urratsak, hautetsi eta jendarte zibilak elgarrekin ibili lanari esker bakearen bidean, partikulazki mobilizazio inportantak erreusituz bai Baionan, bai Parisen. Bakearen bidea oraino luzea izanen da bainan orai bururaino helaraziko dugu denek elgarrekin. Orai badu urte bat eraiki dugula Euskal Herriko etxe berria, gure etxea, Euskal Elkargoa, bere buruzagiak hautaturik eta lan taldeak bidean ezarririk, bere konpetentziak ere, hasirik hizkuntzaz eta kulturaz. Betidanik bezala, gure lekua hartzen dugu lan hortan. Ez da beti errex, bainan badugu egiazko desafio bat gure aitzinean: lurralde osoaren aberastasuna eta herrialde bakotxaren hurbiltasuna. Baikor gira geroari buruz. Gure herrian bizi eta lan egin, aspaldiko leloa, orai badugu tresna bat ederra gure eskuetan bide hori segitzeko. Urte berri on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016