Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Otsailaren 01a

Familien eguna Garazi-Baigorrin: musika goza!

Badu zonbait urte orai CAF edo Familien Laguntza Kutxak "Familien eguna" antolatzera bultzatzen dituela departamenduko haur egiturak, RAP 64 edo Buraso Laguntza Sarearen bidez.

Badu zonbait urte orai CAF edo Familien Laguntza Kutxak "Familien eguna" antolatzera bultzatzen dituela departamenduko haur egiturak, RAP 64 edo Buraso Laguntza Sarearen bidez: familien egun hori, haur ttikiak dituzten familieri zuzendua dena bereziki, jadanik eskaintzen da urtero Xiberoa aldean eta Kostaldean ere bai. Garazi-Baigorri eskualdean ez baitzen behin ere horrelakorik proposatu, Goxama Haurtzain sareak galdegin die inguruetako egitura berezitueri elgarrekin prestatzea delako familien egun hori, tokiko familia guzien gozagarri. Aldude ibarreko Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak, Uharte-Garazi eta Ortzaizeko haurtzaindegiek (Hats Berri elkarteak Lasako haur baratzeak, Iparralai musika eskolak eta CIAS xerbitxu sozialak, partaidetzan, antolatuko dute beraz familien eguna otsailaren 10ean, Baigorriko Bil Etxean, Garazi-Baigorriko familia guzientzat. Goizean iraganen da hori, 9etatik eguerdi eterdiak arte. Tailer ezberdinak atzemanen dira, nagusienak musika izanen dutela oinarri: Lagunarte konpainiaren "Mokofina" ikusgarria bi aldiz emanen da, 9ak eterdiak eta 11k artean; Iparralaiek musika saioak eskainiko ditu, 10ak eterdietan 4 urtez petikako haurrentzat, eta eguerdi laurden gutitan 4 eta 6 urte artekoentzat; haurtzain egiturek eta CIASak matahamia eta eskulan tailerrak animatuko dituzte goiz osoan, euskaraz eta frantsesez. Parada izanen da familian mementu goxoa pasatzeko, haurrekin usaiaz kanpoko aktibitateak eginez. Ekitaldi osoa urririk izanen da. Zatozte nahi duzuen tenorean, musikan gozatzera familien eguna Baigorrin!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016