Egun eta bihar | 2018ko Otsailaren 01a

Derc'hen

J-B D.

Zer da hori Derc'hen? Izen berezi bat eta jende izena gainerat.

Zer da hori Derc'hen? Izen berezi bat eta jende izena gainerat. Bretainiarrez "haitzaren seme" erran nahi duena. Iaz, Rennes eskualdeko bikote batek izen hori nahi ukan dio eman bere seme sortu berriari. Herriko Etxean ez diote onartu. Alta, badu orai 25 urte aise errextasun gehiago badela nahi den izenaren hautatzeko. Lehen, egutegi ezagutuenetako izenak baizik ez zirelarik aizu. Derc'hen horren ez onartzeko agertu duten arrazoina: bi hizkiren arteko apostofroa ez zela egokia duela lau urte orduko gobernuak finkatu neurri batzuen arabera. Nahiz Bretainiako izen askotan kausitzen den aspaldian. Aitamek afera auzitegirat pusatua izanik, joan den ortziralean epaileek eman dute beren erabakiaren berri. Baietz, Derc'hen onartzen ahal dela. Beste auzi bat badute Bretainian, bainan Euskal À‚'­Herrian ere badira gisa bereko kasuak, baizikÀ‚'­ eta tilet edo tilde seinale berezia ez dela onartzen ahal. Bainan izan ditakea funtsezko arrazoinik tildearen hola baztertzeko?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016