Han eta Hemen | 2018ko Otsailaren 01a

Haziak loratzen

Itsasuko Xede formakuntza taldea

Haziak%20loratzen

Errekatik supazterrerat!

2017ko martxoaren 22an Errobiko ibarraren sindikatuak erreka obra batzuk antolatu zituen Nafarroa Behereko Eiheralarre herrian.

Egun hartan ez zen usaiako obra bat izan, zeren eta ingurumen saileko aktore guztiak elkartuak baitziren ekintza on baten burutzeko. Ekintza hori onuragarria izan zen, bai ingurumenaren mailan eta baita sozial mailan ere. Alabaina, uraren kolektibitateak ur bazterrak zaintzen ditu eta ekintza horri esker uholde arriskuak mugatzen ahal dira. Helburua lortzeko, Donapaleuko "Errecart" lizeoaren partaidetza inportantea izan zen. Han, lizeoko ikasleak xedarratzegile eta egurgile bilakatu ziren, egurra pikatzeko eta errekatik ateratzeko.

Karia hortarat, "Lagun" elkarteak bere sustengua ekarria zuen obra-lekua zaintzeko. Talde-lan horri esker 200 metro karratu egur ateratuak izan ziren. Kontseilu orokorrak ekintza horri balioa eman zuen, beharretan diren familia batzuri egurra urririk banatuz.

Gertakari hori errepikatuko

da heldu diren urtetan, Euskal Herriko hainbat errekatan. Aktoreek erran dutenaren arabera, partaidetza hori geroko mantenduko dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016