Herriz Herri - Hendaia (L) | 2018ko Otsailaren 01a
Ttipiak bainan politak!
Erakusketa berezi bat ideki da Hendaiako Mendi Zolan bilgunean eta segituko du otsailaren 17À‚'a arte.
Erakusketa berezi bat ideki da Hendaiako Mendi Zolan bilgunean eta segituko du otsailaren 17À‚'a arte. Aitzineko urtetan jadanik izan dira gisa hortakoak eta arrakasta polita ukan dute. Bada hor margo, zizelkadura, argazki eta beste ederlan, Begiradak elkartea antolatzaile. Berezitasun aipagarria: obra guziak ttipiak behar dira izan, handienez 12 zentimetro.










