Herriz Herri - Azkaine (L) | 2018ko Otsailaren 01a

"Euskal kantua, bidaia soinudun baten bitartez"

Otsailaren 16an, iluntzeko 7etan, Hitza Mintza elkarteak antolatzen duen euskarazko emanaldi horrek Pantxoa Etchegoin izanen du animatzaile.

Otsailaren 16an, iluntzeko 7etan, Hitza Mintza elkarteak antolatzen duen euskarazko emanaldi horrek Pantxoa Etchegoin izanen du animatzaile. Huna berak zer dion gai hortaz: "Kantuak toki garrantzitsua dauka euskal gizartean. Euskal olerkigintza herrikoiaren ezinbesteko osagaietarik bat da. Jendeen arteko lokarria da, herri baten biziaren lekukoa, bere itxaropen eta atsegabeekin, baina berezitasun batekin: euskara, honen historia kantuenarekin arrunt lotua baita aspaldian. "Kantuketan" disko bikoitzan oinarritu bidaia soinudun baten bitartez, belaunaldi eta estilo desberdinak ezagutzeko parada proposatua zauzue, basa aideetarik euskal kantagintza berriraino". Interes haundiko gaia, gomita deneri zabaldua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016