Gure Hitza | 2018ko Otsailaren 01a

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin handiz luzatuko zukeen Arantzazuko mendietara buruz, Usurbildik hurbilago izan balira, zapelatzak ikusteko esperantzarekin. Baina hara, Usurbilgo izar distiranta aitzin horretan itzali zaigu, nahiz gure bistatik den soilik desagertu, zeren "bi hegoen jabe diren izakiz lagundurik sartu da zeruko izarren artean", Maialen Bidegainek kazeta honetan idatzi duen bezala. "Piztu da", Graxi Solorzanok dioen gisa. Mixel Itzainak ere laudoriozko hitzak helarazi dizkigu ura iturri zaharretik edaten zuen Usurbilgo poetaz, baina "non dukegu iturri zaharreko ur berria?" du galdegiten Mixel Etxekoparrek. Guhaurek bilatu beharko...

Beste gisako txoriek À¢'€'" burdinazkoak, burrunbatsu eta kutsakorrak À¢'€'" zeharkatu beharra zuten Notre-Dame-des-Landes eremu zabaleko zeru gaina. Zorionez, frantses gobernuak mende erdiko proiektu erraldoi horri eman dio behin betiko arrasta. Hainbat hobe inguru hartako laborari eta biztanleentzat. Larzaceko zelaiaren gisa, NDDL hizkiak garaipenaz bururatu den borroka luzearen ikur bilakatu dira. "Euskal Herrian laborantzako lurra gatza urean bezala urtzen den memento honetan, Notre-Damedes-Landesen erakutsi daukute borroka irabazten ahal dela indar biziak elgarretaratuz" dio Lurzaindiak. Segurki! Eta buzokak eta gainerateko txoriak lasaiki hegaldatzen ahalko dira hango zeru gainean ere.

Eta Katalunian? Hango hegazti libreak ez ditu maite Madrilgo botereak. Hegaldi betean tirokatzeraino. Rajoy gobernuburuak hegalak moztu nahi ditu bereber airatu nahi duen orori. Ostiralean, hiru politikari katalan hemen gaindi genituen, goizean Baionan, arratsaldean Uztaritzen. Kataluniaren independentziaren aldeko militante suharrak. Gostaia gosta, zernahi gertaturikan ere, katalan populuak aitzina joko duela digute erran. Hegalak aske!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016