Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2018ko Otsailaren 01a
Hondarkinen bilketaz bilkura
Gure etxetako hondarkinak biltzeko moldea aldatuko da Garazi-À‚'Baigorri eskualde osoan, eta beraz gure herrian ere.
Gure etxetako hondarkinak biltzeko moldea aldatuko da Garazi-À‚'Baigorri eskualde osoan, eta beraz gure herrian ere. Horri buruz, bilkura publiko bat iraganen da otsailaren 9an, ortziralez (20:00), Herriko Etxeko gelan. Bi teknikari etorriko zauzkigu molde berriaren esplikatzeko eta ere familia bakotxari ezaugarri baten (badge) emaiteko, hau baitezpadakoa izanen baita apirilaren 3tik goiti hondarkin untziak idekitzeko.










