Inbido | 2018ko Otsailaren 01a
Urruñatik Urruñara
Muslaria
Joseba Aurkenerena Barandiaran biziki ezagutua da Kostaldeko euskaltzale eta abertzaleen artean.
Joseba Aurkenerena Barandiaran biziki ezagutua da Kostaldeko euskaltzale eta abertzaleen artean. Sortzez gipuzkoarra da bainan badu orai 22 urte Urruñan bizi dela. Arrunt horkotua ere da. Herria untsa ezagutzen du, herritar ainitz ere ba. Harreman asko eta asko badu batzu eta besteekin. Parte gaitza hartu zuen, eta zoin kartsuki, duela lau urte urruñarrek eskaini zuten kabalkada edo zintzarrotsa ikusgarri arraroan. Jauzi batez Donibane Lohizunerat ere badoa haatik frango usu eta literatura sail berezi bat kudeatzen du arta handirekin Begiraleak elkartean... Ez da haatik hortaz duda mikorik izaiten ahal, atxikimendu beroÀ‚'-bero bat badauka Urruñaren alderat eta hori ederki erakutsi du oraintxe, liburu mamitsu bat plazaratuz, izenak berak argi eta garbi salatzen baitu zeri doan, "Urruñatik Urruñara". Joan den egunean aurkeztua du eta behako bat ja emana diotenak lorietan daude. Pentsatzen dugu ainitzek nahiko dutela eskuratu holako altxorra, eta ez bakarrik Urruñan. Idazleak urruñarreri balin badu ere eskaintzen hauxe diola: "Urruñar guztiÀ‚'guztiei, betidanik niri eta nire familiari egin diguzuen harrera ona bihotzez eskertuz".
Itxaropentsu
Lekukotasun baliosak bilduak daude liburu hortan. Gai ainitz aipatuz. Zerua askotan ilun ikusi badu ere, Joseba Aurkenerena itxaropentsu dago eta berak erakusten du hori aitzinÀ‚'solasean berean. Hauxe dio alabainan: "Jakin dezagun beraz euskaldun izaiten. Urruñan eta zazpi Euskal Herrietako edozoin bazterretan. Geroa unez une, egunez egun, egiten da eta ziur naiz geroa gure eskuetan ukanen dugula. Berpizkunde garaia iritsiko da, udaberria indarrez piztuko zaigu, gaur hazia ongi ereiten badugu. Lur emankorra badugu horretarako". Liburuan daude hogoita À‚'zonbait urtez idatzi artikulu asko. Hogoita hamar bat. Gaiak arrunt desberdinak: Urtubiko jauregia, herriko ikastolaren lehen urratsak, Sokorriko Ama Birjina, Pausuko Xaia ostatua, Korrika Urruñan gaindi pasatzen, horiek dira lehenak, bainan ondotik heldu direnak berdin bihotzÀ‚'altxagarriak dira, eta guziz herrikoiak, aipatuz besteak beste Daniela Albizu abertzale eta idazle suharra, Xerar Urrutia kantaria, Xanpun bertsularia, Léon Dongaitz pilotaria, Antton Etxebeste mugalaria, Bixente Izkierdo ditxolaria, Martin Guilbeau medikua, Donibane Lohizuneko auzapez izan zen euskaltzale famatua, eta Kattalin Salaberri antzerkizalea.
Ipuin eta olerki
Bestalde badira bi ipuin À¢'€'" batto gatu beltzaren istorio polita eta bestea Pellot kapitainari gertatu omen zen bat À¢'€'" eta badira zortzi olerki, hor ere gai guziz desberdinak, Kuxkuxtu txaranga eta beste, azkenak goraipatzen duela AmalurÀ‚' Baita, Joseba bere familiarekin bizi den etxea. Ohantze goxoa izan behar dena berak dionaz: "Epela zaitugu neguko gau hotzetan, freskagarria udako gau sapetan, gotorleku galernaren erasoetan, gaztelu ziur haizeak ufatzen duen egunetan, tenplua gure histura eta nahigabeetan, bihotzÀ‚' kabi gure sendiaren bideetan" Liburu ederra eta aberatsa, argazki frangok apaintzen dutena. Horietarik hogoi batek oroitarazten dute joan den udako Karrikaldia, bazter guziak airostu zituen ikusgarria! Beste hogoi batek argitan ezartzen Urruñako etxe eder batzu...










