Mundu zabalean | 2018ko Otsailaren 01a

Bereizketan plastikoa azken putz

M.L.

Legeak eta bidezkotasuna betetzera lehiatzen direnek ongi badakite hori, hemen gaindi guziz.

Legeak eta bidezkotasuna betetzera lehiatzen direnek ongi badakite hori, hemen gaindi guziz. Hondakin plastikoen tratamendua arras gaizki egina da. Bereiztegian doi doia onartuak dira ura edo esne botoilak, plastiko besterik bihirik ez. Egunero jaten ditugun jogurtak, konpotak, jateko prestak daramatzaten plastikozko estalkiak hondakin orokorrean utzi beharrean gara. Hondakin bereizle xumeek uste dugu bilduak diren ur eta esne botilak bederen arra baliatuak direla, pikortuak izan ondoan, hala nola jantziak egiteko. Zifrek ordea besterik diote: hondakin plastiko horien herena baizik ez da berziklatua, beste heren bat hondakintegiko lurpean emana izaiten da, eta gelditzen den herena erretzen dute. Zer ari dira ote Estatuko eta EuropaÀ‚'­-Batuko legelariak eta ikerleak? Europak herabeki 2030 urteraino luzatua du plastiko estalki guzien berziklatzeko epea. Bere aldetik frantses estatuak, aitzinean dela erakusteko bederen, 2025 urteko nahi lituzke plastiko estaliak oro arratratatu, nola beharko den jokatu teknikoki ez dute erranen martxo arte. Azen ontzeko, Txinak erabakia du orain arte begiak hetsirik hartzen zituen 24 hondakin bereizi ez dituela gehiago sartzera utziko oraindik aitzina. Zerrenda horretan dira hain zuzen ur eta esnaki plastikoak, bai eta kartoin gogorrak. Plastiko berria tonaka baliatzen duten industrialariak beharko dira zerbaiten asmatzera bultzatu, baitiote plastiko berria, arratratatua baino aise merkeago aurkitzen dutela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3435. zbk

Deusik hitzematen ez duena beti hitzekoa izaten da.

Napoleon

Gure Hitza | 2018/02/01

Zapelatzak zeruan hegalka

Peio Jorajuria

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka".

"Adi! bi zapelatz gehiago dira Arantzazuko zeruan hegalka". Urtarrileko Arantzazu aldizkarian irakur ditugu hitz horiek, kronikaria loriatua agertzen zaigula zapelatzak zeru gainean hegalka ikusteaz. Zapelatzak edo apobelatzak zenbait tokitan eta buzokak hemen gaindi. Donostiako Igeldo auzoko Arrano Etxean artatuak izan dira zaurituak ziren bi buzoka horiek. Biziberriturik, Arantzazuko harkaitz gainetan dira libratu. Pentsatzekoa da nolako atsegina hartu duten behako zorrotzeko gaueko harrapari horiek, oihan eta mendietako aire sendoaz berriz ere gozatuz! Eta daukat ez direla jende batzuk uste duten bezain tontoak, nahiz herrikoi mintzairan jende zozoari frantsesez "triple buse" erraten zaion, arrunt mentsa dela adierazteko.

Berrikitan utzi gaituen Joxean Artze bat loriatuko zen berri mota horrekin. "Txoriak txori" olerki miresgarriaren aitak À¢'€'" eta beste hamarnaka olerki ederren idazlea ere zena, funtsean À¢'€'" bere etxeko leihotik soa atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016