Azalekoa | 2018ko Urriaren 25a

Bil ta Garbi Zuk sailka, Guk birzikla!

M.O.

Bil%20ta%20Garbi%20Zuk%20sailka_%20Guk%20birzikla!

Lema honekin du Bil ta Garbi sindikatuak bere kanpaina eramaiten. Hondakinen bilketa nola antolatua den jakiteko joan gira Bil ta Garbiren egoitzara, Martine Bisauta presidenteak errezebitu gaitu eta xehetasun batzuk eman.

Lema honekin du Bil ta Garbi sindikatuak bere kanpaina eramaiten. Hondakinen bilketa nola antolatua den jakiteko joan gira Bil ta Garbiren egoitzara, Martine Bisauta presidenteak errezebitu gaitu eta xehetasun batzuk eman.

Lurralde erreformak ekarri aldaketak

2016ko urte hondar arte, Bil ta Garbi sindikatuak 12 egitura biltzen zituen, herrien arteko elkargoak eta hirigune bat. 2017ko urtarrilean sortu zen Euskal Elkargo bakar bat, horren ondorioz hondakinen sindikatuak bi kidetza ditu: Euskal Elkargoa, Iparraldeko 158 herriez osatua eta Béarn des Gaves 53 herri direla, Nabarrenkoxe eskualdean kokatua.

Hondakinen bilketa

Martine Bisautak 2017ko zenbakiak eman ditu, orotara 221 herrietan da egiten hondakinen bilketa, 320.637 bizitzaileentzat. Bereizketaren egiteko moldea bateratua izan bada, ez dela berdin egiten hirigunean eta barnekaldean azaltzen zuen sindikatuko presidenteak. Bil ta Garbiren helburua da etxeko hondakinak ttipitzea, parioa egiten dute 2020ean %10ez ttipitzea eta bereizketako kopurua herritar bakoitzarentzat urteko 100 kilotara heltzea. Azaltzen zuen joano ta gehiago jendeek ongi bereizten dutela, gauza hori orain denen buruetan dela. Behar diren edukiuntziak jarriak direla, hutsgune batzuk baldin badira ere. Bi eremuetan esperientzia bat abiatu dute, Xiberun eta Garazi-Baigorriko eremutan pizuaren arabera dute pagatu beharko hondakin biltzea, Xiberoan %40az hobetu da bereizketa.

Formazio zuzena

Bil ta Garbi egiturak 17 langile hartu ditu, deitzen dituenak "bereizketaren enbaxadoreak". Hauen ardura da atez-ate ibiltzea zuzenean jendea informatzeko eta diren galdereri erantzuteko. Horrez gain ikus-mahaiak atxikiten dituzte gertakari batzuk badirelarik. Eskoletan ere ibiltzen dira sentsibilizatze lan baten egiteko, 2300 lehen mailako haur ibili dira ikusten nola tratatuak diren hondakinak. Lantegiak ere ez dituzte ahanzten, 878 langile formatu baitituzte. Azkenik, gertakari handietan ere Bil ta Garbik lan bat egiten du, ezagutuenena basoena da, orain kasik denetan erabiltzen baitira "baso berriak" deitzen direnak.

Hondakindegien beharra

"Hondakindegien hondakinak" hola deitzen dituzte zuzenean bilduak ez diren zikinak (burdina, zura, puska handiak..), 2017ko urtean 74.673 tona dira bilduak izan, egiten baitu 233 kilo pertsona bakoitz. Bil ta Garbiren bilketa eremuan, 30 hondakindegi badira, gune horietara ekarriak dira deitzen dituzten "arriskutsu hondakinak" (pilak, oligo desberdinak...) orotara 543 tona dira bilduak. Horrez gain lan bat eramaiten dute obralekuetan diren hondakinak berziklatzeko, eginahala bide guti eginez, helburua dute bastimenduko obra-hondakinen %70 berriz erabiltzea. "Ahal bezain bat hondakin eman zikinuntzi onean!", Bil ta Garbik erabiltzen duen mezu argi honek erakusten du sindikatuak eramaiten duen lana zer den.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3471. zbk

Girixtino nintazke girixtinoak beti girixtino balire

Gandhi

Gure Hitza | 2018/10/26

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Peio Jorajuria

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren mazeletan nonbait. Zazpi/zortzi urteko hartzak, biak ernari, omen, gure mendiak populatzeko esperantzarekin. Hartzak mende luzetan populatu ditu gure mendiak, bainan gaur Pirinioetako jatorrizko hartzarik ez da gehiago. Galtze handia natura eta bionaztasunaren defendatzaileentzat. Frantses Estaduak ezinbesteko ondare hori berriz biziarazi behar dela erabakirik, Esloveniatik hartz batzuren ekartzea deliberatu zen duela hogei bat urte, Esloveniako hartza baita Pirinioetako hartzatik hurbilena, bai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016