Herriz Herri - Ainhoa (L) | 2018ko Urriaren 30a
Ainhoa
Uso besta giro ederrean.
Aro ederrak lagundurik, uso besta giro onean iragan da joan den igandean. Besta goizetik hasi da egun osoan iragan den merkatuarekin, bertan tokiko ekoizpen eta eskulanak saldu dira. Ondotik meza, uso benedikatze, libratze eta jastatzea. Bistan da, ez dira libratu diren usoak jastatu! Baina jastatutako usoak goxoak ziren, dudarik gabe. Usoa jatera eman dute herriko ostatu guziek eta bertzalde, 180 lagun bildu dira Elkartetxean usoa jateko, Ainhoa animations elkarteak antolatu zuen bazkari herrikoian.
Jarralki bat enkantetan kapera berritzearen alde À¢'€'"
Iñaki Lascube, Ainhoako zurginak eta bere enpresako langileek jarralki bat zizelkatu dute egunean zehar eta arratsaldean 1.600 eurotan enkantetan saldua izan da. Sos hori Ainhoako kaperaren lagunak elkartearen esku utzi du, kapera berritzeko lanendako materiala erosteko. Jarralkiaren eroslea, berrikitan Ainhoara bizitzera etorria den bikote bat da.
Euskaraldia
Gan den ekainean talde bat sortu zen Ainhoan, Euskaraldia antolatzeko xedearekin. Igande goizean, taldeko hamar bat lagun elkartu dira Herriko Etxearen aitzinean ainhoarrei proiektua aurkezteko eta izenemateak abiatzeko. Jende frango interasatua eta engaiatua agertu da hameka egunez karrikan, saltegietan, auzokoen artean, euskaraz mintzatzeko, baita ere antolatuak izanen diren animazioetara hurbiltzeko. Azaroaren 23tik abenduaren 3a arte, bi mintzaldi antolatuko dituzte euskaraz Elkartetxean. Programa zehatza ondoko asteetan jakinen da.





