Pilota | 2018ko Urriaren 30a
GARAZIN, IHIZTARIEN KOPAN FINALA ASTELEHENEAN BARTZELONAKO MUNDUKO XAPELGOAREN EMAITZAK
JME
GARAZIKO ASTELEHENA
Astelehenean, urriaren 22an, Ihiztarien Koparen bigarren finalerdiaren aldia zen.
Monce / Laffitte..................... 50
Niang / Çubiat...................... 48
Finalerdi hau biziki atakatua eta orekatua izan da oren bat eta 42 minutuz. Markagailuak 12 aldiz ados agertu ditu bi ekipak partidan zehar: lehen aldiz 1/1, azkenik 48/48. Partida guzian, irabazleak gibeletik ziren, berdintze bakoitzaren ondotik, Niang eta Çubiatek hartzen baitzuten abantail tipi bat. Monce eta Laffitte aitzinerat pasatu dira lehen aldikotz 49/48 eta irabazi dute 50/48. Beraz Ihiztarien Koparen finalean
aurkituko ditugu heldu den astelehenean, urriaren 29an, 16:00etan. Kasu tenorea aldatu baita asteburuan.
Etcheverry / B. Larralde.........?
Monce / Laffitte.......................?
BAIGORRIKO TRINKETEAN HERRIARENA LEHIAKETA
Lehiaketa huni hasiera emaiteko, joan den igandean jokatu da barradera bat.
Huna emaitza:
Lambert L. / Harismendy..... 40
Etchegaray / Sanchez.......... 23
Lambert eta Harismendy karraskan abiatu dira aitzinean: 10/1, 13/7. Gainerat, 14. kintzean, Etchegaray-k kolpe bat hartu du zangoan eta gero ez da aise arizan. Denbora berean, Lambert eta Harismendy okasioneaz baliatu dira eta oraino aiseago nagusitu dira: 20/10, 27/13, 31/19, 40/23. Partidaren iraupena: oren bat eta 10 minutu. Sakearen bitartez egin kintzeak:
Lambert-ek 7, Etchegaray-k 4.
Heldu den igandean, urriaren 28an, finalerdiak:
16:00etan
Lambert L. / Ducassou...........?
Larralde / Harismendy............?
17:00etan
Ospital / Lambert X................?
Bielle / Guichandut.................?
Finala jokatu beharra da azaroaren 4an, igandez.
IPAR EUSKAL HERRIKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOA TRINKETEAN
Hirugarren eguneko partidekin bururatu da multzoen saila. Emaitzen arabera sailkapen
bat egina da eta ekipa batzuk barraderak jokatu beharko dituzte xapelgoan segitzeko.
Huna lehenik multzoetako 3. eguneko partiden emaitzak:
À¯'ƒ'¨ Arrangoitzen: urriaren 19an, ortziralean
Poueyts / Laffitte (BAC 1)..... 40
Echeverria / Bonetbeltche (Airetik 2)......... 21
Olhagaray / Carricart (Airetik 1)................ 40
Ibarburu / Berasategui (Azkaindarrak 1).26
À¯'ƒ'¨ Senperen: urriaren 20an, larunbatean
Valencia / Bereterbide (Senpere 1)....... 40
Alcasena / Iribarren (Zaharrer Segi 1).... 33
Arambel / Camino (Zaharrer Segi 2)..... 40
Etchegaray / Oxarango (Airetik 3).............. 39
À¯'ƒ'¨ Irisarrin: urriaren 20an, larunbatean
Mainhaguiet / Azcona (Goizeko Izarra 1).... 40
Etcheto / Arbeletche (Irisartarrak 1)...... 32
À¯'ƒ'¨ Armendaritzen: urriaren 21ean, igandean
Suertegaray / Ascaso (Urruñarrak 2)........... 40
Goñy / Amestoy (Atzarri 2).... 16
Etcheverry / Larralde (Denek Bat 1).......... 40
Anchordoquy / Garat (Atzarri 1)...................... 28
À¯'ƒ'¨ Baigorrin: urriaren 21ean, igandean
Cigarroa / Benesse (Urruñarrak 1)........ 40
Etchemendy / Duvigneau (Noizbait 1)......... 20
BARTZELONAN MUNDUKO XAPELGOA
Bartzelonan iragan da joan den astean, urriaren 14tik 20rat, lau urtetarik antolatzen den Pilotaren Munduko Xapelgoa. Aurten 14 herrialdek parte hartu dute, orotarat 14 joko motetan, 14 tituluren lortzeko. Sailkapen nagusian Frantziak eskuratu du lehen postua eta lekuari dohakion kopa, hori ez baitzen aspaldian gertatua. 1. Frantzia: 5 urrezko domina (esku huska trinketean binaka eta buruz-buruka, pala motzean, paleta pilota goma hutsean andereak trinketean eta ezker paretan) 7 zilarrezko domina (zesta punta, esku huska ezker paretan binaka, paleta pilota larruzkoz ezker paretan eta trinketean, frontenis andereak, paleta pilota gomaz bakarka, paleta pilota gomaz ezker paretan 30 m) 2 brontzezko domina (ezker pareta buruz-buruka, zesta punta)
2. Espainia:.5 urrezko domina eta 4 zilarrezko
3. Mexika:.2 urrezko domina eta zilarrezko bat
4. Argentina: urrezko domina bat eta zilarrezko bat Joko bakoitzeko pilotari bati opari bat eskainia izan zaio dominarekin batean.
Besteak beste saristatuak izan dira: Baptiste Ducassou, Bixintxo Bilbao, Necol, Maritxu Housset (honek 2 urrezko domina lortu ditu bestalde).
HEGOALDEKO BERRI:
Joan den asteko emaitza nagusiak:
À¯'ƒ'¨ Balmaseda: 2018/10/19an
Urrutikoetxea.....................22
Elezkano II...........................5
À¯'ƒ'¨ Labrit - Iruñean:
2018/10/20an
P.Etxeberria........................22
Bakaikoa............................19
Víctor..................................22
Olaizola II...........................17
À¯'ƒ'¨ Atano III - Donostia:
2018/10/21ean
Ezkurdia.............................22
Altuna III.............................10
Peña II................................22
Dario...................................15
Heldu den asteburuko programa, 4 1/2ko xapelgoaren segida eta beste, Euskal telebistak zabaldurik zuzenean:
À¯'ƒ'¨ Beasain: 2018/10/26an À¢'€'" 21:00etan
Bengoetxea VI.....................?
Elezkano II...........................?
Peña II..................................?
P. Etxeberria.........................?
À¯'ƒ'¨ Labrit - Iruñean:
2018/10/27an À¢'€'" 18:00etan
Urrutikoetxea......................?
Retegi Bi.............................?
Dario.....................................?
Bakaikoa..............................?
À¯'ƒ'¨ Eibar: 2018/10/28an À¢'€'" 17:00etan
Ezkurdia À¢'€'" Erostarbe..........?
Irribarria À¢'€'" Rezusta..............?
Altuna III..............................?
Víctor....................................?










