Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2018ko Urriaren 30a

Dolu

Nafarroako Lizeoko ikasle ohi batek.

Berria atzo irakurri nuen Facebooken: joan zaigu "Soeur Michèle" À¢'€'" sortzez Marixan Bordabidart À¢'€'" Donibane Garaziko lizeoko "Gazteen Bilgunean" gazteak hain goxoki eta amultsuki hartzen gintuen serora. Garai hartatik, badu orain 11 edo 12 urte, ez dut berriz ikusi, baina, frangotan oroitu naiz bere bihotz onaz eta gureganako zuen onginahiaz: nola kafea eta txokolatea eskaintzen zizkigun Ibarreko euskara xukari ederraz, boz goxo eta maitekorraz: "Har tukoxu kafia, un peu de chaud, hotz hunekilan"; nola loriatzen zen kantuz eta musean ari ginelarik gure arraitasuna ikustean. Badakit bertzalde gauza on frango egin dituela; hau Bilgunera biltzen zen ikasle ohi baten esker oneko lekukotasuna baizik ez da. "Betiereko zoriona, Mixeli otoi eman Jauna: betiko argi zabalean, zure argiak argi dezan".

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3471. zbk

Girixtino nintazke girixtinoak beti girixtino balire

Gandhi

Gure Hitza | 2018/10/26

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Peio Jorajuria

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren mazeletan nonbait. Zazpi/zortzi urteko hartzak, biak ernari, omen, gure mendiak populatzeko esperantzarekin. Hartzak mende luzetan populatu ditu gure mendiak, bainan gaur Pirinioetako jatorrizko hartzarik ez da gehiago. Galtze handia natura eta bionaztasunaren defendatzaileentzat. Frantses Estaduak ezinbesteko ondare hori berriz biziarazi behar dela erabakirik, Esloveniatik hartz batzuren ekartzea deliberatu zen duela hogei bat urte, Esloveniako hartza baita Pirinioetako hartzatik hurbilena, bai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016