Han eta Hemen | 2018ko Urriaren 25a

Gazte artea Garazin: Maite Pinto saritua

Maite Pinto
Maite%20Pinto

Aspaldiko urteetan Itzal Aktibo elkartearen zutabe sendoak ditugu Nicholas Bray eta Josette Dacosta senar-emazteak Donibane Garazin hainbat erakusketa eskainiz arte plastikoen sailean. Aurtengo hirugarrena da zabaldu Apezpikuen Presondegian joan den urriaren 6an Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin. Sar-hitzan Nicholas Brayk aipatu du Jacques Delpech kultur hautetsi zena, ziolarik zenbat zor zitzaion gizon arduratsu maitagarri honi eta adieraziz guzien nahigabe eta dolumin sakona. Euskal Herrian lan egiten eta bizi diren artista gazteak sustatzeagatik bideratu den erakusketa- lehiaketa izan da, 34 gazte baitzauden hautagai, 10en obrak ikusgai eta lehian eman dira. Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendari eta epaimahaikideak jakinarazi zuen Maite Pinto lehenetsiaren izena eta azaldu du horien hautua. Logroñon 1993an sortua da Maite Pinto, arte ederretako ikasketa masterra Manchestereko "School of Art" ikastetxean eskuratu du. Gazte artearentzat agertu laukietan ikustera emaiten du gertakizun historiko goibela: joan den mendeko euskaldunen ihesa gogoraziz Euskal Herriko lau mila haurren ingalaterraratzea gerla zibilaren indarkeria lazgarrietatik ihesi: 1937an. Manchesteeren 2009an elkarte bat osatu zuen gertakari horren oroimena zaintzeko, horren artxiboetan ditu bildu Maite Pintok bere lanaren argazkiak gero akuatintaz ximenki marraztu ditu saldo irudi hunkigarriak memorioa hori berpiztuz eta gaur-oraingo munduan gaindiko iheslari dohakabeen egoera islatuz. Guziz ohargarria da ere erakusketan Maria Jimenez Morenok hari mehe xuriz ehundu sarea amatasunari zabaldua. Taxio Ardanaz-ek 23 paper taulatan nahi izan du agertu Euskal Herriko 1970etik 1980ra arteko higikunde soziala bere aldetik. Beste obrak artista hauenak dira: Miriam Isasi, Tomas Loyatho, Luis Olaso, Blanca Ortiga, Natacha Sansoz, Lea Vessot eta Eluska Zabalo. Gaurko gazte artearen erakusleiho izan nahi duen erakusketa hau egunero zabalik dago, asteartez izan ezik, Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegian, ordutegi honetan, (11:00 -12:30) eta (14:30- 18:30). Sarrera doan eta urri osoan iraganen da. Ez huts egin!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/10/25

Mintzalasai

MIARRITZEKO IKASLEAK

Mintzalasai

Irailak Miarritzen, euskararekin errimatzen du, bakantzetan pixka bat ahantzitako hizkuntza azkarki berraktibatzen dugu! Denei zuzendutako programaz aparte, beste aktibitate anitz proposatuak izan dira eskolei. Horien artean, aukera ukan dugu lehenaldikoz Yoga praktikatzea, Txotxongiloen munduan murgiltzea baita soinu istorio bat sortzea. Azkenik, "Marion lakutik Mouriscot lakura" egunean parte hartu dugu beste ikastetxeko haurrekin batera. Helburu nagusia Miarritzeri buruzko emankizun bat filmatzea zen Kanalduderekin. Goizean, zortzi tailer ezberdin genituen, eta eguerdian piknikaren ondotik, gure interbentzio digitala prestatzeko momentu bat ukan genuen. Grabazioa urduritasunez eta tentsioz beteta zen! Mintzalasai 7.edizioari agur esan diogu eta hurrengoa ia itxoiten dugu!

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/25

AmanKomunak Larrunetik: erre harresiak, erein heresiak

Larrun kaskoan proiektuaren kontra direnak bilduak larunbat arratsaldean.
Larrun%20kaskoan%20proiektuaren%20kontra%20direnak%20bilduak%20larunbat%20arratsaldean.

Joan den urriaren 13 eta 14an, AmanKomunak saretik Larrun mendiko gailurrera etortzeko deia zabaldu zuten, Departamenduko Kontseiluak han egin nahi duen proiektu turistikoa salatzeko. Ehun bat pertsona inguruk parte hartu dute larunbat arratsaldeko ekitaldian, kanpatzeko 60 bat lagun gelditu dira larunbateko gaua han pasatzeko, mendi kaskoan hurbil den borda zahar baten ondoan. Aroa ez ona izanez, Saran bildu dira igandearekin, bilkura orokor bat egin dute. Aipatu dute besteak beste, Aman- Komuna kolektiboaren etorkizuna bai eta Biarritzen heldu den urtean, agorril hondarrean iraganen den G7 gailurra. Mundu guziko agintari politikoak Euskal Herrian bilduko baitira zenbait egunez. AmanKomunak sareak erabaki du gertakari horren kontra jartzen ari den plataforman parte hartzea. Anartean, Errekaleor, Ziordia, Belartza eta Larrunen bildu ondotik, heldu diren hiru hilabeteetako auzolan eta asanblada asteburua finkatu dute: 2019ko otsailaren 23 eta 24an izanen da Irunen, errefuxiatu eta...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/25

Irakurleak Mintzo: Pedofilia (2)

Xipri Arbelbide

Joan den astean erran dugu apezen pedofiliaren eskandalua nolaz heldu den orain. Bainan bada aipatu ez dugun gauza bat. Berriki arte nehork guti zekien pedofiliak zer makurrak egiten dizkien haurreri. Pedofiliaren larritasunaz ohartu gira duela 20 bat urte, lau haur hil utzi zituen Belgikako Dutroux aferarekin. Bainan batere ez naiz segur larritasun hori denek senditzen duten oraino ere. Duela hilabete bat Nicolas Huloten ordezkariaren bila zabiltzalarik, izen bat zen denen aho mihitan, kaseta irrati telebista guzietan: Cohn Bendit. Hona zer idatzia zuen bere gazte denboran: "Il m'était arrivé plusieurs fois que certains gosses ouvrent ma braguette et commencent à me chatouiller. Je réagissais de manière différente selon les circonstances, mais leur désir me posait un problème. Je leur demandais: Pourquoi ne jouezvous pas ensemble, pourquoi vous m'avez choisi, moi, et pas les autres gosses? Mais, s'ils insistaient, je les caressais quand même". Nolaz ez du nehork hitzik...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/25

Baionatik... Aietera!

Ezkerretik abiatuz: Alberto Spektorowski, Brian Currin, Jean-René Etchegaray eta Raymond Kendall
Ezkerretik%20abiatuz:%20Alberto%20Spektorowski_%20Brian%20Currin_%20Jean-Rene%20Etchegaray%20eta%20Raymond%20Kendall

Aieteko Jauregia 7 urteren buruan berriz bakezaleen gunea bilakatu da. Karia hortara etorriak ziren Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Brian Currin hegoafrikar abokatua, aditua munduan zehar diren gatazkeri aterabide baten atzemaiteko, Raymond Kendall, 1985etik 2000 arte Interpol-eko zuzendari orokorra egona eta Alberto Spektorowski 2000 hamarkadan Israel-eko kanpoko ministroaren aholkularia zena Palestina eta Israelen artean negoziazioak zirelarik. Goizarekin Baionatik pasatu dira, agerpen publiko bat egiten zutela Jean-René Etchegaray, auzapezarekin, Euskal Elkargoko presidente dena. Kanpoko ordezkariek ez dute hitza hartu, arratsaldean Aieteko agerraldian adierazpenak eginen zituztela eta, gauza bakarra Brian Currin-ek eskertu du Baionako auzapeza inplikatu delakoz Euskal Herriko gatazkaren konponbiderako izan diren urrats desberdinetan. Baionako auzapezak du hitza hartu, oroituz duela 7 urte Donostian iragan zen Aieteko ekitaldian parte hartu zuela, esperantza handiak sortuz...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/10/25

Etorkinen egoera larrituz doala

Joan den ostegunean "Collectif Solidarité Migrants-Etorkinekin" mugimenduak deitua zuen Baionako Herriko Etxe aitzinean elgarretaratze batetara. 300 bat pertsona hurbilduak ziren, denek eskatzen zutela harrera gune bat lehenbailehen idekia izan dadin Baionan. Egoera okertzen ari da, anitz etorkin heldu baitira, Italiako bidea hetsia izanez, orain Espainiako estatutik sartzen dira, autobusez eramanak dira Bilbo arte eta handik ahal duten bezala muga pasatzen dute, segitu nahi baitute Frantzian gaindi. Baionako Euskaldunen Plazan, hamarnaka migrante etortzen dira, horietan ama familiakoak haurrak besoetan deus puskarik gabe. Migranteen inguruan ari diren elkarteek eginahalak egiten dituzte jende horier harrera on baten egiteko, egoera biziki larria dela adieraziz. Gaindituak dira, lehenik behar baitzaie eman urgentzian jatera eta edari zerbait (bero ala hotz), beztitzeko puskak ere, gehienak eskuak hutsik heldu baitira. Hau dela eta, eskatzen dute ahal dutenek ekartzea janariak...

Irakurri segida

3471. zbk

Girixtino nintazke girixtinoak beti girixtino balire

Gandhi

Gure Hitza | 2018/10/26

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Peio Jorajuria

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren mazeletan nonbait. Zazpi/zortzi urteko hartzak, biak ernari, omen, gure mendiak populatzeko esperantzarekin. Hartzak mende luzetan populatu ditu gure mendiak, bainan gaur Pirinioetako jatorrizko hartzarik ez da gehiago. Galtze handia natura eta bionaztasunaren defendatzaileentzat. Frantses Estaduak ezinbesteko ondare hori berriz biziarazi behar dela erabakirik, Esloveniatik hartz batzuren ekartzea deliberatu zen duela hogei bat urte, Esloveniako hartza baita Pirinioetako hartzatik hurbilena, bai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016