Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2018ko Urriaren 30a

Aiherra

Sute handia Jauberrian

Joan den astean sute handi bat izan da Jauberria etxaldean. Iduri luke gasnategitik sua abiatu dela, ardideizteko tresneria eta laborariaren autoa osoki andeatuz. Suhiltzaileek auzo eta adiskideek eginahal guzia egin dute gaineratiko aterbe eta tresnerien babesteko. Hunkituak diren Mizel Dunate eta Yvette Dubois laborariek gure sostengu osoa merezi dute.

Azken asteetako 4 sortzeak

Iduri luke 2018 urtea guziz aberatsa izanen dela sortzeen aldetik, 4 sortzez emendatu baita orain artinoko zerrenda, hots orotara hauen kopurua 14tara helduz gure herrian. Hona azken 4 sortze horiek zoin diren: - Thea Charre Rastau: 2018ko uztailaren 5ean ongi etorri egin zioten Hergaitz Errekarteko Amandine Camille Rastau eta Vincent Clementent Charre andere-jaunek. - Allande Jean Duperret: 2018ko uztailaren 10ean munduratu zuten herri barneko Komentu gainean bizi diren Anais Marie Aphaule eta Floran Nicolas andere-jaunek. - Julen Bellocq: agorrilaren 19an sortua, hunen burasoak dira Nicolas Bellocq eta Aurore Gonzales, Erreñetean bizi direnak - Maitane Barneche: buruilaren 24an sortu zen, honen burasoak izanki Menddiko Sandra Etcheverry eta Patrick Barneche andere jaunak. Ongi etorri herritar ttipieri eta goresmenak hauen burasoeri!

Berri laburrak

40 eta 50 urte artean aurten eginak edo eginen dituzten herritarrak, azaroaren 3an herriko Gozategia (05.59.70.38.99) jatetxean bazkari on baten inguruan bilduko baitira bestaren egiteko xede edo estakuruarekin. Gomita hau herrian sortuak edo azken 10 urteetan herritartuak direnei luzatzen dute. Ez dugu dudarik omore onean iraganen dutela azaroaren 3ko eguna. Omiasainduz, meza 10:30etan iraganen da Aiherrako elizan. Azaroaren 9an, "Kabalkadak Euskal Herrian urteetan zehar" mintzaldi eztaibada, Xabier Itzaina ikerlariarekin, arratseko 8:00etan Aiherrako Denen Etxean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3471. zbk

Girixtino nintazke girixtinoak beti girixtino balire

Gandhi

Gure Hitza | 2018/10/26

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Peio Jorajuria

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren mazeletan nonbait. Zazpi/zortzi urteko hartzak, biak ernari, omen, gure mendiak populatzeko esperantzarekin. Hartzak mende luzetan populatu ditu gure mendiak, bainan gaur Pirinioetako jatorrizko hartzarik ez da gehiago. Galtze handia natura eta bionaztasunaren defendatzaileentzat. Frantses Estaduak ezinbesteko ondare hori berriz biziarazi behar dela erabakirik, Esloveniatik hartz batzuren ekartzea deliberatu zen duela hogei bat urte, Esloveniako hartza baita Pirinioetako hartzatik hurbilena, bai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016