Herriz Herri - Behorlegi (NB) | 2018ko Urriaren 30a
Behorlegi
Behorlegi Intxauzpea etxaldeko baratzeen presentaketa eta esperientzia trukaketa ederra egin da joan den ostegunean. 70 pertsona hurbildu ziren: batzuk Baiona aldetik jinak, besteak Garazitik eta Amikuzetik, bai eta Hego Iratitik (Otxagabia, Garaioa eta Garralda). Urte osoan zehar, neguan barne, barazki desberdin frango baratzean negutegirik gabe ukaiten ahal zirela ikusi zuten. Zehazkiago, behar diren nutrimendu guziak (proteinak, gluzidoak, lipidoak, bitaminak...) urte osoan etxeko zein barazki, fruitu, lekadun, zitu eta tuberkuluen bidez eskura zitaikeela ikusia izan zen. Bestalde, baratze egile bakoitzak bazituen kontseiluak besteei emaiteko eta besteenak hartzeko, denen baratzeen emankortasuna hobetzeko.





