Herriz Herri - Hazparne (L) | 2018ko Urriaren 30a
Hazparne
Baserri bat enbalierrendako
Badu 23 urte EVAH (Enbalier helduen bizigunea) egiturak hiru gune sortu dituela Euskal Herrian: Baionan, Hazparnen eta Urruñan. Berriki, Hazparnen baserri ttipi bat sortu eta estreinatu dute, Ganboia auzoaren kaskoan. Hor abere batzuk hazten dira eta baratzea egiten. Enbalierrek lana berengain har dezaten da helburua: usaian lagunduak direnak laguntzaile bihurtzea. Hamar bat pertsona dira hor lanean ari.
Herriko Etxetik: Egur moztea
Auzapezak jakinarazten du herriko oihanean egurra moztu nahi duten herritarrek, Herriko Etxean izena eman behar dutela astearte eta asteazkenetan, azaroaren 30a aitzin. Hortik landa eginen diren galdeak ez dira onartuak izanen.
Lur erretzea
Lur erretzeko galdea Herriko Etxean egin behar da abenduaren 14ko. Batzorde berezi batek tratatu ahal izaiteko, dosier bat beteko da. Hau Herrizaintza zerbitzuan aurki daiteke.
Erakusketa
Joan den astean aipatu erakusketa bati buruzko xehetasun batzuk, Choribit gelan, egunero ikus daitezkeen obren egileak hauek dira: Robles Aranguiz Irkus, "Nere herria tinduaren bidez kondatu nahi dut" dio hunek; Ruiz Urien Fuensanta, alegrantzia eta baikortasuna agertzen ditu bere oligo tinduekin; Saez de Lafuenta Arantza, "Naturaren edertasunak erakartzen nau eta nere baitan dutan bidaiarako arima hunkitzen du" erraiten du. Vega Martine, bizi potretak, ilunak edo argiak dira artista hunen obrak. Eguna gogoan atxik... berriz aipatuko dugu.





