Herriz Herri - Senpere (L) | 2018ko Urriaren 30a

Senpere

Nousbaum jaun auzapeza erretretadunak eskertzen
Nousbaum%20jaun%20auzapeza%20erretretadunak%20eskertzen

Flamenkoa Larrekon larunbatean:

Katalina Gomes trebatzaileak hona zer dion: "Flamenkoa, Andaluziako kulturaren adierazpena eta kartsutasuna elkartzen dituen dantza da. Arimaren barnera sartu nahi ezik zentzuak pizten ditu geldi-geldia. Taula gainean momentu magikoa pasatzea zer den irakasten diet ikasleei, eskuzabaltasuna eta izaera nahi ditut, ez dugulako soilik guretzat dantzatzen. Ikusgarria nere nortasuna da, baita nere ikuspegi musikal eta koreografikoa". Urriaren 27an arratseko 8ak eterditan, oren bat eterdiz gozatzeko parada emana zauku, "Alba Flamenca" ikuskizun distiratsua aurkeztua izanen baita. Alliance 64 elkartea dago antolatzaile lanetan, prezioak 12€ helduentzat eta 7€ 10 urte pekoentzat. Erreserbak eskualde huntago turismo bulegoetan, baita lekuan bertan.

Omiasaindu ostegunean:

Egun hortan, elizkizunak ohikoak izanen dira, meza nagusia goizeko 10ak eterditan eta arratsaldean bezperak 3ak eterditan, hauek kantatu ondoan hilerrietako bidea hartuko da prozesioarekin. Besta hunek betidanik biltzen du senpertar andana pollita, batzu herrian bizi direnak baita herritik kanpo joanak direnak, gisa hortan familia asko elgarretaratzen dira besta horren bidez.

Darrigues okindegia hirugarren:

Harro izaiten ahal dira Julien eta Bastien baita hunen familia eta enpresako langileak, ber denboran gu ere senpertarrak, Frantzia mailan hirugarren postua eskuratu dute. Zortzi herrialdek osatu dute final handia, gureek Akitania Berria ordezkatu dute eta hastapeneko kanporaketetan faborito bezala aurkeztu dira, hain gauza onak sortu dituzte beti Euskal Herriko ekoizpeneri keinu bat eginez. Azken hozkan zirelarik, egin dute akats bakarra opil berezi batean sarrarazi dute oilaskoa euskal moduan bainan hau zatikatzean, ez aski fermu izaiteagatik pittin bat zigortuak izan dira. Alegia deusez, gure herriaren eta Ezpeletako biperraren (nasaiki baliatu dutelakoan) promozio ederra egin dute M6 katearen bitartez Frantzia guzian. Denak harriturik egon gira ikusiz zer maila erakutsi duten bi protagonistek, zinez txalotzekoak dira artisau eta artista hauek, ekarpen handia eman lezakete beren okindegiari.

Odol emaitea astelehenean:

Odol bilketari buruz, egun bereziak antolatuak da urriaren 31 arte, Euskal Herri guzian. Karia hortara, Senpereko eskola publikoan izanen dira odol emaitea, urriaren 29an, goizeko 7:30etatik 10:30 artean. Antolatzaileek, beti bezala, mobilizazio handi bat espero dute, beharrak beti goiti ari direlakoan.

Erretretadun berriak Herriko Etxean:

Zazpi herriko langile ospatuak izan dira joan den ostiralean, azken urte huntan beren erretiratzea aurkitu baitute. Giro goxo batean iragan da ekitaldia, hauen familia eta lagun batzuk parte hartu ahal izan dute, jateko eta edatekoak ez ziren eskas denen atseginetan. Huna 7 erretiratuen izenak: Goya Jean-Louis, Lasaga Hélène, Domec Maryse, Elizondo Armelle, Schreiber Anne- Marie, Mujica Maite eta Koch Hervé. Deneri desiratzen diotegu, bizi berri hori untsa bete dezaten beren familietan ongi gozatuz, ahal bezain luzaz.

Errugbian:

Igande arratsalde hitsa bilakatu da gure jokolariendako, gure bi taldeek galdu dutelakoan etxean Bizanos-en kontra. Lehen ekipak galdu du 12/20 eta erreserbak 0/22. Halere aitortzekoa da, Bizanos, ekipa gotorra izanik, sailkapenean goian ibilki dela. Senperen, kolpatuen kopurua zorigaitzez goiti doa eta helduden igandean ateraldi zaila ukanen dute Rion des Landes herrian, hauek ere faboritoetan barne baitira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3471. zbk

Girixtino nintazke girixtinoak beti girixtino balire

Gandhi

Gure Hitza | 2018/10/26

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Peio Jorajuria

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren mazeletan nonbait. Zazpi/zortzi urteko hartzak, biak ernari, omen, gure mendiak populatzeko esperantzarekin. Hartzak mende luzetan populatu ditu gure mendiak, bainan gaur Pirinioetako jatorrizko hartzarik ez da gehiago. Galtze handia natura eta bionaztasunaren defendatzaileentzat. Frantses Estaduak ezinbesteko ondare hori berriz biziarazi behar dela erabakirik, Esloveniatik hartz batzuren ekartzea deliberatu zen duela hogei bat urte, Esloveniako hartza baita Pirinioetako hartzatik hurbilena, bai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016