Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2018ko Urriaren 30a

Izturitze

Publikoa lehen emanaldian
Publikoa%20lehen%20emanaldian

Izturitze Rando

Urriaren 28an igandez beharra dugu, oinezko eta txirrindulazko ibilaldiekin Izturitze eta inguruko xendra bideetan gaindi. Izenen hartzea goizeko 7:00tarik goiti eginen da trinket aitzinean. Artetik indarberritzeko behar diren janari eta edariak segurtatuak dira usaian bezala bai eta bururatzean bazkaria nahi dutenentzat. Aroa alde bada segurik izanen da mugimendu gure herrian egun hortan.

Artetxean antzerkia eta Pantzo Hirigarayen ikusgarria

Urriaren 31an, gure gazteek berriz emanen dute "Bixtatik galdua" antzerkia. Ondotik antzerkiaren idazleak Pantzo Hirigarayek bere bakarkako ikusgarria eskainiko du. Elgarretaratze goxo baten mentura dugu hor Artetxea gelan, herritar ala kanpoko orori idekia. Hitzordua aratseko 8:30etan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3471. zbk

Girixtino nintazke girixtinoak beti girixtino balire

Gandhi

Gure Hitza | 2018/10/26

Ondoko eta Ahizpa ttipi

Peio Jorajuria

Mintzarazten dute. Tokika, mintzarazten baino gehiago, kexarazten ere, armak hartzeraino. Alta ez dute nehungo hobenik. Ustez, goxoki bizi zauden beren lurretan. Eta hara lurralde arrotz batetara desterratuak izan direla. Izena dute Claverina eta Sorita, biarnesez Ondoko eta Ahizpa ttipi. Konprenitua dukezue, Pirinioetara ekarriak izan diren bi hartz esloveniarrez mintzo gira. Urri hastapenean, helikopteroz utziak izan dira Biarnoan, Aspeko ibarrean, Etsaut herriko eremuetan, Sesques mendiaren mazeletan nonbait. Zazpi/zortzi urteko hartzak, biak ernari, omen, gure mendiak populatzeko esperantzarekin. Hartzak mende luzetan populatu ditu gure mendiak, bainan gaur Pirinioetako jatorrizko hartzarik ez da gehiago. Galtze handia natura eta bionaztasunaren defendatzaileentzat. Frantses Estaduak ezinbesteko ondare hori berriz biziarazi behar dela erabakirik, Esloveniatik hartz batzuren ekartzea deliberatu zen duela hogei bat urte, Esloveniako hartza baita Pirinioetako hartzatik hurbilena, bai...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016